Hiztegia
abar-sórta, abar-sortía. (b). izena. Abarrez egindako sorta. Labesua egiteko, batik bat; saldu ere egiten ziren. Haz de ramaje. Abar-sortagiñan jarduten zeben, gero panaderixara saldu ta pezeta batzuk artzeko./ Labesu bakoitza eitteko, iru ero lau abar-sorta biar izaten zien. Sin. txortabar (Eib.).
abárka, abarkía. (a). izena. Albarca. Lanerako, gomazko abarkak die onenak, dantzarako narruzkuak. Narruzkuak eta gomazkuak izaten dira. Gomazkoei abarka baltzak ere deitzen zaie. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka, ttaka, ttaka, ttaka, Osintxura. Hil. Larruzkoei abarka narruzkuak deitzen die Enr.k.
Ik. nárru.
abarkágiñ, abarkágiña. (d). izena. (Eibar) "El/la que hace albarcas. Lengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak. Sin. abarkéro.
abárka-sóka, abárka-sokía. estepan. (b). izena. Abarka lotzeko soka. Cuerda para atar albarcas. Artillezko galtzak etxien einddakuek, eta baitta abarka-sokak e. Gure aittek eta amak baekixen, dornu bat baeben eitteko, arixa eitteko, da arekin eitte zittuen danak. Mateo./ Kurutzegi sortia abarka-sokaz lotzen zan.
abárka-zíri, abárka-ziríxa. (b). izena. Abarkak zulatzeko eztena. Punzón con el que se agujerean las albarcas. Narruzko abarkei sokia jartzeko, abarka zirixakin eitten jakuen zulua. Sin. abárka-ézten.
abarkéro, abarkerúa. (b). izena. Abarkagilea. El/la que hace albarcas.
Abarkero ofiziua galduta dago aspalditxuan./ Basalgoko abarkeruan alabia gure laguna da. Sin. abarkágiñ.
abárketa, abárketia. (a). izena. APÁRGETA. Alpargata.
Abarketekin umedadetan ibili ezkero, katarrua seguru. / Apargetak bustittut. abarketia euki. (c). esapidea.
Tener mucho rollo.
Orrek jaukak abarketia orrek. Eztok ixiltzen.
abarketéritza, abarketéritzia. (c). izena.
Abarketak eta horrelakoak saltzen dituzten denda. Alpargatería.
Sarrittan joaten giñan umetan Eibarko abarketeritzako tia bisittatzera. Eibarren bazen Maria Angela kalean Abarketéritzia deituriko denda, gure senitartekoena zena.