Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aari. Ik. adári.
aasa. izena. (Eibar) "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
© Asier Sarasua
aáta, aatía. (b). izena. ARÁTA, -ÍA. anas s.. Ahatea.   Pato. Tanto el silvestre como el doméstico. Paseko aata bat bota dau Julianek./ Aatak euki giñuzen aspaldi./ Aata-arrautzak eztie oilluanak bezin gozuak. Etxekoari paitta esaten zaio gehiago. Eibarren etxekoei, bili. Sin. bili, páitta.
aáztu. (a). du-zaio aditza. ARAZTU. Olvidar. Bi a ahoskatzen dira garbi. ARAZTU ere badio zenbaitek Bergarako kalean.
abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). izena. ESTUDIANTE. Apaizgaia.   Seminarista. Artizko abade-estudiantia egon da mezetan.
abádegei, abádegeixa. (a). izena. ABADEGI. Apaizgaia.   Seminarista. Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba.
abade kéixa, abade keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Elizkoia.   Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).
abádetxe, abádetxia. (a). izena. Abadearen etxea.   Casa cural. Uberako abadetxia utsik dago aspalditik. Azen.: abadetxía ere bai zenbait lekutan.
abádetza, abádetzia. (b). izena. Abade ofizioa.   La profesión de cura, sacerdocio. Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.
abadíñau, abadiñáua. (d). izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta. Ik. gaztáiña.
ábailla, ábaillia. (c). izena. ÁBAILL. Honda. Abailliakin arrixak botatzen ibiltzen giñan./ Aintxinako pastoriak oso abillak zien abaillia manejatzen. Batzuek a organikorik gabe darabilte: ÁBAILL, ábailla. (d). Sin. tráilla.
abandónau. 1. abandonau. (b). du aditza. Abandonar. Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa. Don. 2. abandonáu, abandonáua. (b). adjektiboa. Abandonado, -a. Eztot aiñ persona abandonaurik ikusi.
abándonu, abándonua. (c). izena. Abandono. Zela euki leizke ermittak olako abandonuan.
abantzada, abantzadia. (Antzuola) "Ibilera azkarra. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz).
abanze, abanzia. (d). ABANTZE. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa.   Avance. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram).
ábao, -u, ábaua. (d). izena. Abaraska.   Panal de miel. Eztiz betetako abaua arrapau ta danon artian jan giñuan./ Argizai asko ta ezti gutxi zeukan abau arek. Sin. pánal.
ábar, abarra(k). (a). izena. Arrama meheak, sutarako erabiltzen direnak.   Ramaje delgado, una vez separado del tronco. Ekarri abar batzuk sua pizteko./ Piñuixa bota zeben eta baso guztia abarrez beteta dauke./ Abar baten trabau ta muturrez aurrera jausi nitzuan. Gehienetan pluralean.