Sailkapena: TONTORRA, GAINA (cima)
Agirreburu
Koordenatuak | X551671 Y4777797 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ikus Sorusaitza eta Agirrebururi buruzko azalpena. |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Agirre + buru: Agirre izeneko parajearen edo baserriaren gain partea. |
Ikusi | Agirrebeña (toponimo), Sorusaitza eta Agirreburu (book page). |
Agirremendia
Bestelako izenak | Asulagaña, Gaztandolako gaina, Larrosingaña |
---|---|
Koordenatuak | X544359 Y4777950 ![]() |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu zein izen aukeratu. MTNEko mapan GASTANDOLAKU GAINA izenez agertzen da. Asulagaña eta Larrosingaña ere esaten omen zaio. Bat aukeratu behar eta Agirremendia aukeratu dugu nagusitzat. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Agirre + mendia. Agirre aldeko mendia. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirremendia, Agirremendiak, Agirremendiari, Agirremendian, Agirremendiko, Agirremenditik, Agirremendira |
Ikusi | Agirrebeña (toponimo). |
Aingelburu
Koordenatuak | X548666 Y4775120 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | 15-20 partzela inguru dira Aingelu izenarekin lotutako partzelak. Sail zabala, beraz. Zalantza izan dugu: Aingelu ala Aingelburu? A artikulua bai ala ez? MTNEn eta B5Mn ere Aingelu izenez bataiatzen da tontorra. Katastroko informanteetan ere 5 informantetatik 3k Aingelu darabilte euren lur sailak, baita kasuren batean tontorrean dagoena ere, izendatzeko; batek, Angelburu eta beste batek Aingeru buru, baina azken horren testigantza idatzizkoaren eraginezkoa izango da, jabe berria baita. Ez du ematen paraje osoari Aingelu eta tontorrari Aingelburu deitzeko irizpiderik ere dagoenik. Gure beste lekukotasunetan, bik Aingelburu darabilte baina informante baten, Matias Atorrasagastiren, ahotan jaso da Aingelu ere. Donostiako webgunean ere agertzen da Aingelu. Orotariko hiztegian ez dator Aingelu. |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Angelu?? |
Albizuri
Koordenatuak | X545622 Y4778262 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Albitz + zuri |
Ikusi | álbitz (berba). |
Ametzaga
Koordenatuak | X542165 Y4772809 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ez dugu lekukotza idatzirik lortu. Ahoz jaso dugu Ametza. Hortik berreraiki dut Ametzaga. Inguruan, bada etxe berri bat Ametzazpi izenekoa. |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ametzaga, Ametzagak, Ametzagari, Ametzagan, Ametzagako, Ametzagatik, Ametzagara |
Oharrak | AMETZAGA, beharbada?? Lekukotza idatzietan ez dago inguru horretan kokatzen den eta AME* egitura duen toponimorik. Ezta oharretan ere. Inguruan, Gorontsarri ondoan, etxe bat dago, AMETZAZPI izenekoa, gure datu-basean jaso gabea. Hortik etorriko da. Baina Ametza erabiltzen dute auzoan? |
Aritzagako tontorra
Koordenatuak | X545277 Y4773122 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | MTNEn Aitza Pakola eta Aitzabaldo daude. Horietakoren bat izango da? Ematen du Aritzaga-tik edo etor litekeela baina idatziz ez dago halakorik. - Bizkar horrek izenik badauka, Eudi azpixan daguan horrek? - Entzun, erok esaten jauena Aitzako za… tontorra. Aitzako zabala edo tontorra. (Inza Duñabeitia, Pedro; Inza Gabilondo, Mari Jose) 2010. Pedrok dio berak Beitzibarko tontorra deitzen dotsela. |
Ariznabarreta
Koordenatuak | X541085 Y4774570 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu: Ariznabarreta, Ariñabarreta, Añabarreta?? Elgetako mapan eta B5Mn Añabarreta dator eta MTNEn Anabarreta. Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz, baina halakoetan batzuetan ahozkoak ematen du idatziaren eraginezkoak izan litezkeela. Ahoz, zabalduena Añabarta dela esango genuke. "Ariñabarreta" ez da dokumentatzen. Dugun lekukotasun idatzi zaharrenak "Ariznabar" erroa duenez, Euskaltzaindiaren gomendioari jarraituz, Ariznabarreta jartzea erabaki dugu. Euskaltzaindia: "Badirudi segida ondokoa izan dela Ariznabarreta>Aisnabarreta>Añabarreta. Dena dela azentua non dago? Ahoz Ariznabarreta jasotzea, zuk diozun bezala, irakurtzetik dator, baina ez dirudi posiblea denik izena asmatzea. Ondorioz Ariznabarreta eta nahi baduzu parentesi artean (Añabarta): Ariznabarreta (Añabarta) |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ariznabarreta, Ariznabarretak, Ariznabarretari, Ariznabarretan, Ariznabarretako, Ariznabarretatik, Ariznabarretara |
Oharrak | MTNEn Anabarreta. Gure datu base osoan ez dago "abarreta" osagaia duen idatzizko lekukotzarik. ARIZNABARGAÑA azaltzen da baina Aritzeta auzoan dela ematen du. Ala hor aipatzen den San Migel eta Ariznabargaña horiek egon litezke Angiozarren? Arinabarreta izan liteke? Arizmendi/Arimendi bezala? Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz. Ez dago Arinabarretarik. - Añabarta bestia. Sagastatik Burdiñua aldekua, Zabaletako etxaburuan Añabarta. Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro" |
Arkazana
Koordenatuak | X541159 Y4773739 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arkazana, Arkazanak, Arkazanari, Arkazanan, Arkazanako, Arkazanatik, Arkazanara |
Oharrak | MTNEn eta GFAn Arkatzena. Katastroan badatoz lekukotasun pare bat: Ahoz, ARKASAN BARRENA, ARKASENA BARRENA. Idatziz ARCASANA-BARRENA. S ala Z? |
Armuñoeta
Koordenatuak | X546303 Y4770512 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dago eta esan Armiñoeta esaten da. |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara |
Oharrak | GFAn Almuñueta eta MTNEn Almunueta. Baserririk izan da? Armiñoeta ala Armuñoeta?? ELKOROMUÑOn eta Ostromuño-n bezala? Katastrokoan Elorregin Armiñueta (a) izeneko partzela txikia dago jasota; idatziz ez dator. ARMIÑOTA (a)/ Arrimisueta (i) eta Arminota-txiki (i)/esparrua (a) izeneko partzelak daude Buruñaon Jauregi baserriko Esther Gantxegiren ahotan. Edozein kasutan katastroan Elorregiko inguru hori gutxi jasota dago. |
Irudiak
Arraibeko gaina
Koordenatuak | X540818 Y4773008 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | 88-17-E,048 erreferentzian Arraibe mendia. Biak sartuko ditugu? |