Sailkapena:

Urbasa

KoordenatuakX552285 Y4775850 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urbasa, Urbasak, Urbasari, Urbasan, Urbasako, Urbasatik, Urbasara
Oharrak

Lehen Errekaldea auzunearen sinonimotzat zetorren eta banandu egin dut. Ematen du Errekaldearen atal bat dela.

Katastroko datuetan oinarrituta hartu dut. Katastroan sakabanatu samartuta dauden 6 partzelatan agertzen da 15. poligonoan idatziz Urbasa (310, 319 eta 498 partzelak) edo Urbaso (273, 316 eta 333). Lehen ez zegoen ahoz jasota eta katastroan ahoz Urbasa (15 poligonoko 310 eta 319 partzelak) eta Urbaso (15/316 partzela) jasotzen dira baina ez dakigu informanteek idatziaren ondorioz esan duten (3retan ahozkoa eta idatzia berdinak dira) ala jendeak orokorrean hala erabiltzen duen.

Urbedeinkatuontzia

KoordenatuakX544623 Y4771267 Mapan ikusi [G_22571]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARRIA
Oharrak

Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.

Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua".

Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta.

Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala?

Urbietako hegia

KoordenatuakX547380 Y4772298 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Roman eta Iñakik esana. Eurak Urkittako hegixa. Katastroan Urbieta.

Urdagala

KoordenatuakX547535 Y4769602 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

URDAGALA dokumentatzen da Elorregin behin 1812an eta L.M. Muxikaren liburuan ere jasoa dator 1813an. Hala ere, hau eta Urdaola ez ote dira bat?

Hori argitu ondoren erabaki beharko da maparako zer sartu.

Urdaola

KoordenatuakX548159 Y4769715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urdaola, Urdaolak, Urdaolari, Urdaolan, Urdaolako, Urdaolatik, Urdaolara
Oharrak

Urdagala (i)/Urdebala (a) ere jasota dago inguruan. Bera ote dira? Katastroan badator partzela bat (12/45, Elkorobarrutikoa) ahoz eta idatziz Urdaola jaso dena.

Urdingoa

KoordenatuakX542481.1 Y4774098.5 Mapan ikusi [D_50137]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Urdingoan bizi naiz, Urdingo lagunak ditut, Gure ama Urdingoa da, Urdingotik etorri naiz, Urdingora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Urdingoako lagunak ditut, Gure aita *Urdingokua da, *Urdingoatik etorri naiz, *Urdingoara noa

Irudiak

Uribetxeberri

KoordenatuakX547218 Y4772738 Mapan ikusi [D_49758, D_49759, D_49760, D_49761]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

GFAn HURIBETXEBERRI BASERRIA. 4 bizitza ditu.

Ikusibarri (berba).

Irudiak


Uribetxeberrigañekoa

KoordenatuakX547188 Y4772716 Mapan ikusi [D_49762]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Uribetxeberrigañekoan bizi naiz, Uribetxeberrigañeko lagunak ditut, Gure ama Uribetxeberrigañekoa da, Uribetxeberrigañekotik etorri naiz, Uribetxeberrigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Uribetxeberrigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Uribetxeberrigañekokua da, *Uribetxeberrigañekoatik etorri naiz, *Uribetxeberrigañekoara noa
Oharrak

GFAtik hartua. Guk jaso gabea. Etxe berria. Hala ere bustiduraz eta lotuta jarriko dugu, ala?

Ikusibarri (berba).

Irudiak

Urieta

KoordenatuakX545616 Y4770796 Mapan ikusi [D_49885]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urieta, Urietak, Urietari, Urietan, Urietako, Urietatik, Urietara
Oharrak

- Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen? - Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…Hizlaria(k): Arrieta Gallastegi, Esteban Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Data: 2005-12-20 Iraupena: 0:02:15 Erref: ESK-014/016 ///

Irudiak


Urietako presa

KoordenatuakX545553 Y4770526 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPRESA
Oharrak

Urieta baserria da.

Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokixan ondo dago? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen