Sailkapena: MENDIA
Kerexeta
Koordenatuak | X551751 Y4779551 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara |
Oharrak | Izenaren forma: 100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:
1811 QUEREISETA
1811 QUEREISETACO-CELAYA
1811 QUERISETAZABAL
1813 QUERESEITA-BARRENA
1813 QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813 QUERESETA
1829 QUERISITA
1889 QUERICETACO-CELAYA
1889 QUERIZETA
1891 QUERISETA
1892 QUERISETA CELAYA
1900 QUEREICETA
Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak: Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1). Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz????????? Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia... Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak. 63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.
Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak? |
Krabeliñaitz
Koordenatuak | X547074 Y4779097 [G_24107, G_24108] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | GFAtik hartua. GFAn Krabelinaitz eta Klabelinaitz, bietara. GFAn oso zabalera handia ematen zaio baina katastroan mugatua du. Horregatik, tontorra jarriko nuke eta mendia ez nuke mapan sartuko. A artikulua? |
Krabeliñaitza
Koordenatuak | X551353 Y4778801 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Krabeliñaitza, Krabeliñaitzak, Krabeliñaitzari, Krabeliñaitzean, Krabeliñaitzeko, Krabeliñaitzetik, Krabeliñaitzera |
Oharrak | Ala Klabeliñaitza? Sareko datu-baseko lekukotasun idatzietan 4tik bat, zaharrena, 1811koa, Rduna da. Ahozkoetan, berriz, Rdun eta L dunak daude. BAHn bietara dator, nahiz eta sarrera nagusia Lduna (Klabeliña) izan. Batuko formarekin bat egiten duena hobetsi dugu. Katastroan 5 partzela daude izen honekin lotuak. Bai idatziz eta bai ahoz "L"rekin jaso dira. Kokapena zuzendu da: lehen 88-03-AB,003 erreferentzia kartografikoa zuen gaizki emanda, lehen kokapen okerra baitzuen Buruñao ondoko Krabeliñaitzen ondoan. Berez 88-04 planoan dago. |
Kurutzeaga
Koordenatuak | X546416 Y4773499 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kurutzeaga, Kurutzeagak, Kurutzeagari, Kurutzeagan, Kurutzeagako, Kurutzeagatik, Kurutzeagara |
Oharrak | G ala K? Bergaran gaur batuaz Gurutze dena esateko Kurutze/Kurutzia esaten da. Agirre, Goiauzoa eta Aldaiegia ere harrapatzen du. |
Martzelegi
Koordenatuak | X550780 Y4778576 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | Ala Marzelegi? Marcelegui idatziz sarri dokumentatzen da. Katastroan badira 60 inguru partzela oharretan "en el monte Marcelegui" edo "en el paraje Marcelegui" edo antzeko zerbait azaltzen dutenak. Gomezkorta ingurutik ia Azkoitiko mugara bitartekoa dela ematen du eta honako tokiak hartzen ditu, besteak beste: Gomezcorta-burua, Sagas-iturri, Garalecueta, Zaniola-buru, Otain, Claveliña-aitz, Charazabal... Mapan zela sartu halako paraje zabalak? Marcelegui izenez, berriz, partzela gutxi batzuk agertzen dira idatziz (ahoz inoiz ez), eta ahoz beste izen batzuekin jaso dira: Kondebasua, Martzelino saila... |
Ozaeta
Koordenatuak | X550362.5 Y4779936 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ozaeta, Ozaetak, Ozaetari, Ozaetan, Ozaetako, Ozaetatik, Ozaetara |
Oharrak | Soraluzerekin mugan baina zein auzotan ote dago? |
Pagamendi
Koordenatuak | X542150 Y4772994 [G_22563] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | GFAn, Pagomendi, parajea. Katastroan ere badator: bai ahoz eta bai idatziz PAGAMENDI. Ahotsak-en jasotakoaren arabera, badirudi, Jazinta eta Luzio Atxotegik ere tarteka erabiltzen dutela Pagamendi. Jazintoren kasuan Pagamendixa behin. |
Pagolagaña
Koordenatuak | X549820 Y4775967 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | MTNEn eta GFAn ere Pagola Gaina, Tontorra. Neberagaña, segurtasunik barik botatako izena. Ikus lekukotasunaren transkribapena. Matias Atorrasagastiren elkarrizketan aipatzen da Pagolagaiña. Katastroan ez dator ez Pagolagaña eta ez Neberagaña. Sareko datu-basean ere ez dator. Pagola-aurrea, Pagola-zabala, Pagola-celaya... datoz baina ez Pagolagaña. Bestalde, beste toponimo batzuk ageri dira inguru horretan: Itxumendi, Larragoiti... Bestalde, GFAko hedadurak Loidiren zati handi bat hartzen du. Ondorioz, akaso ez du mereziko Pagolagaña mapan sartzea? Mendikat.en badator kokapen honetan bertan. |
Sospetxu
Koordenatuak | X545481 Y4772015 [G_22573] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | Katastroan partzela asko daude Sospetxu (a)/Sospechu (i) izena dutenak, gehienak, Elorregi partean eta beste batzuk Aldaiegiko edo Azkarruntzeko partean. |
Ugasarri
Koordenatuak | X548662 Y4773827 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Oharrak | Ala Oasarri???/Uasarri??? Baserria Ugasarri arautu zen. GFAn inguru hau izendatzeko Aitzapagola (tontorra) erabili dute. Gure datu basean ez dago horren antzik (a*i*a*la*) duen lekukotasunik. Katastroan inguru horretan partzela dezente daude jaso gabe baina ez da halako izenen arrastorik agertzen. Antzuolako toponimian Aizpekola basoa agertzen da eta diote: "Bergararekin mugan dago, Galartza baserri inguruan." |