Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Lekukotasunak

LoturaIturriaUrteaToponimoaAuzoaElementu GeografikoaTranskr.Berriemalea
ikusiOsoaA1991KEIXETAElosuMENDIAHilari Gantxegi
ikusiOsoaA1991KEIXETA MENDIXAElosuBASOA (bosque)Hilari Gantxegi
ikusiOsoaA1991KEIXETA MENDIXAElosuBASOA (bosque)tipJose M. Jauregi, Benita Epelde
ikusiOsoaA1991KEIXETA MENDIXAElosuBASOA (bosque)tipGregorio Muruamendiaraz
ikusiOsoaI1900MARCELEGUIElosuMENDIAtip
ikusiZeharkaI1909KERISETAElosuLUR SAILA (terreno, tierra)