Sailkapena: Ubera

Errotagañaldekoa

KoordenatuakX544145 Y4775960 Mapan ikusi [D_49395]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaUbera
Elem. geografikoaTXALETA
Etimologia

Errota + gain + aldekoa

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Errotagainaldekoan bizi naiz, Errotagainaldeko lagunak ditut, Gure ama Errotagainaldekoa da, Errotagainaldekotik etorri naiz, Errotagainaldekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Errotagainaldekoako lagunak ditut, Gure aita *Errotagainaldekokua da, *Errotagainaldekoatik etorri naiz, *Errotagainaldekoara noa

Oharrak

GFAn ERROTAGAIN ALDEKOA

Ikusialdeko (berba).

San Paulo Txiki

KoordenatuakX543999 Y4776136 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaSANTUTXOA
Oharrak

Ermita deitzen ote diote ala Santutxoa?? Arraroa da idatzizko erreferentziarik ez izatea.

Kanpoko loturak· Euskal-Herria.org, argazkiak

Irudiak


Izozearra

Bestelako izenakEguzkibegi(a)
KoordenatuakX544123 Y4775551 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera

IkusiIsúziar (berba).

Etxebarriurruti

KoordenatuakX544172 Y4775753 Mapan ikusi [D_49403]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
Ikusibarri (berba).

Irudiak


Zezeagalandeta

KoordenatuakX544090 Y4775285 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Sesia/Zezeaga baserria da. Katastroan ez dator oraindik "landeta" osagaia duen toponimorik baina inguru horretan partzela dezente falta dira.

Ubera

Bestelako izenakSan Juan, Elgeta
KoordenatuakX545174 Y4775865 Mapan ikusi [I_20478, I_20479]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ubera, Uberak, Uberari, Uberan, Uberako, Uberatik, Uberara

Bestelako jakingarriak

Deba errekaren adarretako bat: Elgeta, Ubera, San Juan... aldeko urak hartzen dituena eta Amillagan Debarekin bat egiten duena.

Oharrak

GFAko B5Mn ere UBERA. Debarekin bat egiten duen inguruan UBERA seinalizatuta dago. San Juan San Juan auzotik behera deitzen zaio.

Barrenetxe

KoordenatuakX544683.3 Y4776056.5 Mapan ikusi [D_49362]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
IkusiETXE osagaia etxe izenetan (book page).

Irudiak


Artiz

KoordenatuakX544954 Y4776085 Mapan ikusi [D_49357, D_49358]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Juan Martin Elexpuru (1950) idazlearen jaiotetxea. Berea da webgune honetan bertan dagoen Bergara aldeko hiztegia.

Kanpoko loturak· Euskarazko wikipedia, J.M. Elexpururen biografia

Irudiak


Ankabarren

KoordenatuakX545050.4 Y4775962.5 Mapan ikusi [D_49359, D_49360]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaTXALETA
EtimologiaAnka + barren.
Ikusianka (berba).

Urrupaingoikoa

KoordenatuakX544623.1 Y4775443.5 Mapan ikusi [D_49411]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Urrupaingoikoan bizi naiz, Urrupaingoiko lagunak ditut, Gure ama Urrupaingoikoa da, Urrupaingoikotik etorri naiz, Urrupaingoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Urrupaingoikoako lagunak ditut, Gure aita *Urrupaingoikokua da, *Urrupaingoikoatik etorri naiz, *Urrupaingoikoara noa

Irudiak