Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Errotagainaldekoan bizi naiz, Errotagainaldeko lagunak ditut, Gure ama Errotagainaldekoa da, Errotagainaldekotik etorri naiz, Errotagainaldekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Errotagainaldekoako lagunak ditut, Gure aita *Errotagainaldekokua da, *Errotagainaldekoatik etorri naiz, *Errotagainaldekoara noa
|
---|
Komentarioak
Ez da Errotagañaldekoa izango? Toponimoa Errotagain bada ere konposatuetan gaña egiten da.