Sailkapena: Osintxu
Txabolako tontorra
Koordenatuak | X550281 Y4779315 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Oharrak | Aztertzekoa: Azalpen gehiago lortu. Zertatik ote dator izena??? MTNEn Intxosta-txabola izeneko tontor bat ageri da. Bera ote da? Katastroan ez dator halako izenik eta inguru horretan beste sail pisudun batzuk daude. |
Txabolaldea
Koordenatuak | X549166 Y4777592 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Txara
Koordenatuak | X548500 Y4777812 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan Askargortaerdiko etxe ondoko terrenoetan ageri da. Inguruan badira pisu handiagoko sailak. |
Txarazabal
Koordenatuak | X550940 Y4778715 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Txikerriko zelaia
Koordenatuak | X548404 Y4778380.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Txikiparteak
Koordenatuak | X550864 Y4779011 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LUR ALDAPATSUA (montazgo) |
Oharrak | Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere. Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du. Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak. Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak. XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena." |
Eta zuk, zer diozu? | Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira? |
Erantzun hemen |
Txindurri
Bestelako izenak | Kondebaso, Erroitz |
---|---|
Koordenatuak | X550460 Y4778424 ![]() |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Oharrak | Katastroan agertzen da partzela handi bat, Gomezkortako etxe bueltan, hainbat izenen artean Chindurrri (i)/Txindurri (a) agertzen dena. Partzela horretan ahoz agertzen da Txinddurriko itturrixa. Inguru horretan sortzen da erreka hau. GFAn Txindurri. Xabier Arregi: “Erroitz erreka” ere deitzen diote Arandon. |
Ikusi | ETXEAURREA-ETXEOSTEA-ETXEAZPIA (partzela), TXINDURRI-GOMEZKORTA BURUA (partzela). |
Eta zuk, zer diozu? | Zein da izenik erabilixena? Zein konde-tatik dator izena? |
Erantzun hemen |
Untzueta
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Untzueta, Untzuetak, Untzuetari, Untzuetan, Untzuetako, Untzuetatik, Untzuetara |
Bestelako jakingarriak | Bergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarria ez da aurkitu. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 51. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Unzeta. Oharra: Ez dugu aurkitu. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |
Irudiak
Untzueta
Koordenatuak | X547803 Y4779508 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Untzueta, Untzuetak, Untzuetari, Untzuetan, Untzuetako, Untzuetatik, Untzuetara |
Bestelako jakingarriak | Bergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: --. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 52. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Unzeta. Oharra: "V" eta "P" idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |
Irudiak
Untzuetaerdikoa
Koordenatuak | X548030.9 Y4779263 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Untzuetaerdikoan bizi naiz, Untzuetaerdiko lagunak ditut, Gure ama Untzuetaerdikoa da, Untzuetaerdikotik etorri naiz, Untzuetaerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Untzuetaerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Untzuetaerdikokua da, *Untzuetaerdikoatik etorri naiz, *Untzuetaerdikoara noa |