Sailkapena: Osintxu
Abraiñen tailerra
Koordenatuak | X548488 Y4778578 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | INDUSTRIA |
Oharrak | Ez da berez toponimoa ala? |
Aitantxaboleta
Koordenatuak | X550201 Y4779400 ![]() |
---|---|
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Ikusi | Atsedentxaboleta (toponimo). |
Aitzandieta
Koordenatuak | X548887 Y4778375 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Etimologia | Xabier Arregik jasoa: "Haitz izenetik dator Joxe Mari Zenitagoia Galartzazarrekoak esan duenez. Toki horretan zartatutako haitza omen dago." |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara |
Oharrak | Xabier Arregik jasoa: Olalde baserrikoek, Aitzaldia hitza erabiltzen dute inguru bera izendatzeko. Katastroan, 16/22 partzela bi zatirekin: "Monte arbolar llamado Aizandieta-basterra...contiene este terreno 127a...", "Monte arbolar llamado Aiztandieta;...contiene 578a y 36ca..." |
Ikusi | aundi (berba). |
Aitzandieta
Koordenatuak | X548097 Y4777435 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | Aitz + andi + eta. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara |
Ikusi | aundi (berba). |
Aizbakar
Koordenatuak | X546945 Y4778532 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Etimologia | Aitz + bakar edo aritz + bakar (?) |
Oharrak | Katastrotik hartua. |
Ikusi | áitz (berba). |
Aizpeltza
Koordenatuak | X550523 Y4778801 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Etimologia | Aitz + beltza. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aizpeltza, Aizpeltzak, Aizpeltzari, Aizpeltzean, Aizpeltzeko, Aizpeltzetik, Aizpeltzera |
Oharrak | Katastroan ere jasota dator 4 hektareako partzela bat, idatziz "Aitz-beltza o Iturrichota" eta ahoz Aitzpeltza jaso dena. |
Ikusi | áitz (berba). |
Aizpeondo
Koordenatuak | X550668 Y4779084 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | LUR ALDAPATSUA (montazgo) |
Etimologia | Aitz + pe + ondo. Aitz azpiaren ingurua. |
Oharrak | Ez dakigu bekadunek AIZPIRIONDO eta AIZPEONDO bat direla nondik ondorioztatu duten. Katastroa eguneratzeko lanetan ere ez da horiek lotzeko frogarik lortu eta informanteek Aizpondo erabiltzen dute eta ez dute Aizpiriondo ezagutzen. Bekako datu-baseko oharretan ez dago AIZP*ONDO egitura duen toponimorik. Bestalde, Osintxu eta inguruan ez dago AIZPE toponimorik, eta datu-base osoan, ezta oharretan ere, ez dago PIRI osagaia duen beste toponimorik: AIZPIRI, AZPIRI… ////KATASTROKOAN 17/18, 17/108 eta 17/109 partzelak dira AIZPEONDO. Artolazabalazpiko Luis Gantxegi Larrañagaren ahotan ere AIZPEONDO jaso da. |
Ikusi | áitz (berba). |
Aizpuruko zabala
Koordenatuak | X550858 Y4780175 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | GOILAUTADA |
Etimologia | (h)aitz+ buru+ko zabala |
Oharrak | Soraluzerekin mugan. Lepoari deitzen zaiola ematen du. Mugarria zegoen bertan. Lekukotasun idatzi asko daude baina, harrigarria badirudi ere, katastroan bi lekukotasun idatzi agertzen dira bakarrik eta eurak kokapen honetatik oso urruti eta bata bestearengandik nahikoa aparte daude: bat Gomezkorta baserriaren inguruan (17/321 partzela, Aizpuru baso (i)/Belar iturriko txarie (a)) eta bestea Egiarazpikoaren gaintxoan (17/63 partzela, Aizpuru (i); Aitzburu (a) (Sic)). |
Aizpuruko zabala
Koordenatuak | X551002 Y4780558 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu. |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | TRIKUHARRIA |
Etimologia | Aizpuru = Aitz + buru: haitzaren goiko partea, gailurra. |
Oharrak | B5Mtik hartua. |
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page), zabal (berba). |
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
Irudiak
Aizpuruko zabala
Koordenatuak | Zehaztu gabea. |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | MUGARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Aizpuruko zabala, Aizpuruko zabalak, Aizpuruko zabalari, Aizpuruko zabalan, Aizpuruko zabalko, Aizpuruko zabaltik, Aizpuruko zabalra |
Bestelako jakingarriak | Bergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarria ez da aurkitu. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 63. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Aizpuru zabala. Oharra: Ez dugu aurkitu. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak. |