Atsedentxaboleta

KoordenatuakX550253 Y4779363 Mapan ikusi [D_49973]
Komentarioak1 (Ikusi)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

MTNEn hau dagoen tontorrari Koskorreta deitzen zaio baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez dugu jaso. B5Mn ATSEDEN TXABOLA dator baina Hilari Gantxegik esan Aittantxabolia esaten du garbi. Hor ez dago ATSEDEN eta halakoen arrastorik. Berak dioenez, inork ez daki izenaren jatorririk. Arrasaten Udala auzoan badago toki bat AITABURU izenekoa. Luis Mari Muxikaren liburuan badator Soraluzen Aita Domingo izeneko etxe/baserri bat. Ez ote du harekin zerikusirik? Soraluzeko zenbait baserrik (Egotzak, Egotzaetxetxok...) badituzte txabolak Bergarako partean. Caserios de Gipuzcoan ez dator Aita Domingo izeneko baserririk.

Euskaltzaindiaren irizpena "Aitaren txabola" jartzearen aldekoa izan da; hala ere, jatorrian aita dagoen segurtasunik ez dugunez, ez gara hala jartzera ausartu.

Mikel Gorrotxategiren irizpena: "Nik Aitarekin lotzen dut. Ondorioz bi hitzetan eman beharko genuke: Aitaren txabola"

AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaELKARTEA
Etimologia

Aitaren txabola?

Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitantxabola, Aitantxabolak, Aitantxabolari, Aitantxabolan, Aitantxabolako, Aitantxabolatik, Aitantxabolara

Eta zuk, zer diozu?

Baduzu Soraluzeko Aita Domingo etxearen edo baserriaren berririk? Zein aldetan zegoen? Izan liteke txabola hau baserri horrena? Bestela, izenaren jatorria zein izan liteke? Koskorreta izena ezaguna egiten zaizu? Berbaz ere erabiltzen da?

Erantzun hemen

GFAko B5Mko erreferentziak: izenak, helbideak...

IDIzenaObj.Geo.UdalerriKaleAtaribisKokapena
D_49973ATSEDEN-TXABOLA, ELKARTEAERAIKINABERGARAOSINTXU AUZOA, DISEMINADO65mapa

Lekukotasunak

LoturaIturriaUrteaToponimoaAuzoaElementu GeografikoaTranskr.Berriemalea
ikusiOsoaA1991AITTANTXABOLIAOsintxuTXABOLA, BORDAtipHilari Gantxegi
ikusiZeharkaA2002AittantxaboletaOsintxuAURKINTZA (paraje, termino...)tipMiren Gabilondo AgirrebeƱa
ikusiZeharkaA2003AittantxaboletaOsintxuAURKINTZA (paraje, termino...)tipSebastian Elizburu Gorrotxategi

Komentarioak

izena ez dago bat ere garbi, baina irudi du atzean ez dagoela Aita, edo Aita hori herri etimologia izan daitekeela. Argi dago -txabolea behar duela