Sailkapena: Angiozar

Abadekalea

KoordenatuakX543113 Y4773702 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaKALEA
Etimologia

Abade + kalea. Lekukotasunean adierazten zaigu izen hori ematen zitzaiola abadeak han bizi zirelako.

Eta zuk, zer diozu?

Erabiltzen da? Zertatik dator? Gaur egun badu balio ofizialik? Beste izenen bat erabiltzen da?

Erantzun hemen

Abadetxea

KoordenatuakX543140.6 Y4773711.5 Mapan ikusi [D_50031]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaAbade + etxea: abadearen etxea
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Abadetxea, Abadetxeak, Abadetxeari, Abadetxean, Abadetxeko, Abadetxetik, Abadetxera
IkusiETXE osagaia etxe izenetan (book page), abádetxe (berba).

Agirre

KoordenatuakX541310 Y4774187 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaParaje librea, eguzkiak, haizeak? jotzen duena. Erronkarin Aireager hitza erabiltzen zen paraje haizetsua adierazteko.
Bestelako jakingarriak

Gaur egun txabola bihurtua.

Irudiak

Agirreak

KoordenatuakX541406 Y4774178 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Bestelako jakingarriak

Lehen Agirre baserria izan zenaren ingurua.

Agurlaetagañekoa

KoordenatuakX541875 Y4773857 Mapan ikusi [D_50119]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Mitxelenaren A.V.en arabera, Agure-z osatuak dira honakoak: Agureola (Agurola, Aburola), Agurolaeta. Kasu honetan hau genuke, beraz: Agure + ola + eta + gañekoa.

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agurlaetagañekoan bizi naiz, Agurlaetagañeko lagunak ditut, Gure ama Agurlaetagañekoa da, Agurlaetagañekotik etorri naiz, Agurlaetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agurlaetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Agurlaetagañekokua da, *Agurlaetagañekoatik etorri naiz, *Agurlaetagañekoara noa

Bestelako jakingarriak

Felix Aranzabal (Angiozarko itsua) soinujole ezagunaren jaiotetxea. 1919an jaio zen Angiozarren eta 2006an hil zen Eibarren. Felixen iloba da Joxe Aranzabal kazetari, irakasle eta blogari arrasatearra.

IkusiOLA etxe izenetan (book page).
Kanpoko loturak· Euskarazko Wikipedia, Angiozarko itsuaren biografia
· Faroa, Joxe Aranzabalen bloga. Aranzabal soinujoleak

Irudiak


Agurlaetazpikoa

KoordenatuakX541866 Y4773820 Mapan ikusi [D_50120]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
Arautzeari buruzko azalpenak

"-a + azpikoa" osaera dutenen kasuan A bakarrez arautzea erabaki dugu.

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaMitxelenaren A.V.en arabera, Agure-z osatuak dira honakoak: Agureola (Agurola, Aburola), Agurolaeta. Kasu honetan hau genuke, beraz: Agure + ola + eta + azpikoa
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agurlaetazpikoan bizi naiz, Agurlaetazpiko lagunak ditut, Gure ama Agurlaetazpikoa da, Agurlaetazpikotik etorri naiz, Agurlaetazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agurlaetazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Agurlaetazpikokua da, *Agurlaetazpikoatik etorri naiz, *Agurlaetazpikoara noa

IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Irudiak

Akotaubasoa

KoordenatuakX543948 Y4771987 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan ez dator akotau konturik; ez idatziz eta ez ahoz.

Alastra

KoordenatuakX542799.4 Y4773181 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBIZKARRA (loma)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alastra, Alastrak, Alastrari, Alastran, Alastrako, Alastratik, Alastrara

Alastrako gurutzea

KoordenatuakX542832 Y4773591 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaGURUTZEA
Oharrak

Kokapena zehaztu.

Albizuri

KoordenatuakX543891 Y4773025 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAlbitz + zuri
Oharrak

Katastrotik hartua.

Ikusiálbitz (berba).