Sailkapena: Angiozar
Abadekalea
Koordenatuak | X543113 Y4773702 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | KALEA |
Etimologia | Abade + kalea. Lekukotasunean adierazten zaigu izen hori ematen zitzaiola abadeak han bizi zirelako. |
Eta zuk, zer diozu? | Erabiltzen da? Zertatik dator? Gaur egun badu balio ofizialik? Beste izenen bat erabiltzen da? |
Erantzun hemen |
Abadetxea
Koordenatuak | X543140.6 Y4773711.5 [D_50031] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Etimologia | Abade + etxea: abadearen etxea |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Abadetxea, Abadetxeak, Abadetxeari, Abadetxean, Abadetxeko, Abadetxetik, Abadetxera |
Ikusi | ETXE osagaia etxe izenetan (book page), abádetxe (berba). |
Agirre
Koordenatuak | X541310 Y4774187 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Paraje librea, eguzkiak, haizeak? jotzen duena. Erronkarin Aireager hitza erabiltzen zen paraje haizetsua adierazteko. |
Bestelako jakingarriak | Gaur egun txabola bihurtua. |
Irudiak
Agirreak
Koordenatuak | X541406 Y4774178 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Bestelako jakingarriak | Lehen Agirre baserria izan zenaren ingurua. |
Agurlaetagañekoa
Koordenatuak | X541875 Y4773857 [D_50119] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Mitxelenaren A.V.en arabera, Agure-z osatuak dira honakoak: Agureola (Agurola, Aburola), Agurolaeta. Kasu honetan hau genuke, beraz: Agure + ola + eta + gañekoa. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agurlaetagañekoan bizi naiz, Agurlaetagañeko lagunak ditut, Gure ama Agurlaetagañekoa da, Agurlaetagañekotik etorri naiz, Agurlaetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agurlaetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Agurlaetagañekokua da, *Agurlaetagañekoatik etorri naiz, *Agurlaetagañekoara noa |
Bestelako jakingarriak | Felix Aranzabal (Angiozarko itsua) soinujole ezagunaren jaiotetxea. 1919an jaio zen Angiozarren eta 2006an hil zen Eibarren. Felixen iloba da Joxe Aranzabal kazetari, irakasle eta blogari arrasatearra. |
Ikusi | OLA etxe izenetan (book page). |
Kanpoko loturak | · Euskarazko Wikipedia, Angiozarko itsuaren biografia · Faroa, Joxe Aranzabalen bloga. Aranzabal soinujoleak |
Irudiak
Agurlaetazpikoa
Koordenatuak | X541866 Y4773820 [D_50120] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Arautzeari buruzko azalpenak | "-a + azpikoa" osaera dutenen kasuan A bakarrez arautzea erabaki dugu. |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Mitxelenaren A.V.en arabera, Agure-z osatuak dira honakoak: Agureola (Agurola, Aburola), Agurolaeta. Kasu honetan hau genuke, beraz: Agure + ola + eta + azpikoa |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Agurlaetazpikoan bizi naiz, Agurlaetazpiko lagunak ditut, Gure ama Agurlaetazpikoa da, Agurlaetazpikotik etorri naiz, Agurlaetazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Agurlaetazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Agurlaetazpikokua da, *Agurlaetazpikoatik etorri naiz, *Agurlaetazpikoara noa |
Ikusi | OLA etxe izenetan (book page). |
Irudiak
Akotaubasoa
Koordenatuak | X543948 Y4771987 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan ez dator akotau konturik; ez idatziz eta ez ahoz. |
Alastra
Koordenatuak | X542799.4 Y4773181 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BIZKARRA (loma) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Alastra, Alastrak, Alastrari, Alastran, Alastrako, Alastratik, Alastrara |
Alastrako gurutzea
Koordenatuak | X542832 Y4773591 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | GURUTZEA |
Oharrak | Kokapena zehaztu. |
Albizuri
Koordenatuak | X543891 Y4773025 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | Albitz + zuri |
Oharrak | Katastrotik hartua. |
Ikusi | álbitz (berba). |