Sailkapena: Ibaia

Subcategories: ERREKA | IBAIA

Erroitz

KoordenatuakX549783 Y4778028 Mapan ikusi [I_19219]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Oharrak

GFAn ERRAITZ

Xabier Arregi: Pol-Pol errekari Erroitz erreka deitzen zaio. Olabarriaga aldetik datorren errekarekin Laspiurboluan elkartzen denean, biek Muskiritsu errekari ematen diote bide.

Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruan somatzen duzunaren arabera, Polpol eta Erroitz erreka berak dira?

Erantzun hemen

Kortabarrierreka

KoordenatuakX552339 Y4775010 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Antzuolako toponimian hala araututa dago.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kortabarrierreka, Kortabarrierrekak, Kortabarrierrekari, Kortabarrierrekan, Kortabarrierrekako, Kortabarrierrekatik, Kortabarrierrekara

Oharrak

Ikus Luis Mari Alberdiren iruzkina. Guk ere irizpide bera erabili dugu baina uste dugu ez dagoela guztizko batasunik honetan.

Ikusibarri (berba).

Misoerreka

KoordenatuakX548673 Y4773117 Mapan ikusi [I_19335]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaERREKA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Misoerreka, Misoerrekak, Misoerrekari, Misoerrekan, Misoerrekako, Misoerrekatik, Misoerrekara

Oharrak

Antzuolako toponimiatik hartua.

Irudiak

Muskiritsu

KoordenatuakX548509 Y4778540 Mapan ikusi [I_19226]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Osintxuko erreka nagusia; Isasierreka (Egileor) eta Iturriberri errekak elkartzean du sorrera, Elosuko Kantera (Aldaola) baino beheratxoago.

Oharrak

GFAn UBEI deitzen zaio. Egieder eta Ubegi berdinak dira GFAn eta Ubei Debarainokoa da.


Eta zuk, zer diozu?

Zein da formarik erabilixena: Muskiritsu, Ubegi???

Erantzun hemen

Olaiturri

KoordenatuakX541592 Y4773325 Mapan ikusi [I_19319]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Ugarte errekarekin batera Angiozar errekaren adar nagusietako bat. Olaiturrin sortu eta Munabeko argietxe parean egiten du bat Ugarterekin, Angiozar erreka osatzeko.

Oharrak

GFAko B5Mn ere Olaiturri. 

Eta zuk, zer diozu?

Olaiturriren hasierako adarrak ondo jarritta daude?

Erantzun hemen

Otsaitz

Bestelako izenakAzaldegieta
KoordenatuakX546033 Y4771204 Mapan ikusi [I_18985, I_18984]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Deba ibaiaren adarretako bat Otsaitz eta Astoaga inguruan sortu eta Barrenabeitiara datorrena.

Oharrak

GFAn Azaldegieta eta Asalditta agertzen dira: Azaldegieta Launtsarasko mendian, Astoaga inguruan sortu eta Isasizabal eta auto desguzearen artean Debara doanari deitzen diote eta Asalditta Azaldegietaren hasierako zatiari.

Bergarako Euskeran ere Azalditta izena eman zaio erreka honi eta Elorregiren auzunetzat agertzen da Olaldea/Azalditta erreka.

Gure datu-basean, berriz, ez da Azalditta izenik agertu ez auzunea eta ez erreka izendatzeko eta Debaraino doan errekari Otzaitz/Otaitz erreka (a) /Osaiz-erreca (i) deitzen zaio. Hasierako adarrak: Narbaizako errekia eta Astuagako erreka, besteak, beste.

Osaiz-erreka aurkientza gisa ere sarri samar dokumentatzen da eta katastroan ere asko dira Otaitz edo Otzaiz izeneko parajean kokatutako partzelak.

Bere garaian erreka honetan izan zen errota bat ere eta, Antxon Agirre Sorondok Otaitz errota izenez jasoa du: "San Prudenzio auzoan dago, landaretza ugaria duen ingurune batean. Bere lanak egiteko, Otaitz errekaren uren indarraz baliatzen zen."


Otsalegi

KoordenatuakX544636 Y4773332 Mapan ikusi [I_19323]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Askasibarbolua baino beheratxoago Aldaiazpiko parean egiten du bat Angiozarrekin.

Pagaldai

KoordenatuakX545373 Y4775823 Mapan ikusi [I_19314]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Ubera edo San Juan errekaren adarretako bat, Txikasoro inguruan sortzen dena eta Pagaldai baserriaren paretik igarotzen dena.

Oharrak

GFAn PAGALDI.

Sagarragaerreka

KoordenatuakX546183 Y4779576 Mapan ikusi [I_19205]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zenbait zalantza izan ditugu izena aukeratzerakoan: B5Mn Sagar hutsik seinalizatu da AP1ean. Hala ere ez dugu uste hala erabiltzen denik. Bestalde, lehenengo r-a bikoitza ala bakuna izan beharko luke? Ahotsak-en traskribapen guztietan (baita beste gai batzuei buruzkoetan ere) SAGARRERREKA jaso da beti, bi r-z. Euskaltzaindiaren irizpena izan da erabakiorra erabakia hartzerakoan: "Sagarraga da jatorrizko etxea eta toponimoa". Soraluzen bazen baserri bat Sagarragatorrea izenekoa eta garai batean baita burdinola ere. Gaur egun Soraluzeko industrialde batek ere Sagarraga izena du. 

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Sagarragaerreka, Sagarragaerrekak, Sagarragaerrekari, Sagarragaerrekan, Sagarragaerrekako, Sagarragaerrekatik, Sagarragaerrekara

Bestelako jakingarriak

Deba ibaiaren adarretako bat, Elgetako Goimendian sortu eta Soraluzen Debarekin bat egiten duena.

Oharrak

Gurean, Ibarrola ondoko presatik gora bi adar hartzen ditu: Azurtza eta Sostra. GFAn gure Azurtzan aurrera doa Sagar.

Eta zuk, zer diozu?

SAGAR hutsik erabiltzen da?: AP1ean hala seinalizatuta dago.

Ahotsak.comen traskribapen guztietan (baita beste gai batzuei buruzkoetan ere) SAGARRERREKA jaso da beti, bi r-z. Jendeak Sagarerreka ala Sagarrerreka esaten du?

Erantzun hemen

Sagastizabal

KoordenatuakX547446 Y4772767 Mapan ikusi [I_19329]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Sagastizabal baserria baino gorago sortu eta baserriaren ondotik jaitsiaz Labegaraietako Kiroldegi atzekaldean Debarekin bat egiten du.

Oharrak

Gure informanteen arabera, Kutxilleria (B5Mko Artezarri) da nagusia Sagastizabalekin bat egin ondoren, eta bukaera arte Kutxilleria izena hartzen du. GFAren arabera, berriz, Artezarri (gure Kutxilleria) Sagastizabalen adarra da eta Sagastizabalekin bat egin ondoren amaiera artekoak Sagastizabal izena hartzen du.

Eta zuk, zer diozu?

Sagastizabalek eta Kutxilleriak bat egin ondoren Debara bitartekoari zela deitzen jako?

Erantzun hemen