Sailkapena: Hidronimia
Subcategories: Iturria | ERREKATXOA | ITURRIA | Ibaia | ERREKA | IBAIA | Ibaietako lekua | OSINA | URJAUZIA | Lan hidraulikoa | UBIDEA (acequia) | Urtegia | PRESA | Ur-biltegia | UR-BILTEGIA
Egotza
Bestelako izenak | Ogeiturriko erreka |
---|---|
Koordenatuak | X548922 Y4779185 [I_19241] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ogeiturri eta Egotza izenez ezagutzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5Mn eta MTNEn ere EGOTZA deitzen zaio erreka honi. Soraluzeko Egotza baserriaren ingurutik pasatzen da bukaeran. Ogeiturri ere Soraluzeko baserri bat zen, gaur egun desagertua, antza. Antzuolan ere badago Ogeiturri izeneko erreka bat, B5Mn Oiturri izenez datorrena. Alde horretatik, biak bereiztearen aldetik ere, egokia iruditu zaigu Egotza deitzea. |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Egotza, Egotzak, Egotzari, Egotzan, Egotzako, Egotzatik, Egotzara |
Bestelako jakingarriak | Zati handian Bergara eta Soraluze arteko muga egiten duen errekatxoa, Askaia baino beheratxoago sortu eta Mugarri parean Debarekin bat egiten duena. |
Irudiak
Egurbidetxiki
Koordenatuak | X544194 Y4775965 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Oharrak |
Luis Aranzabal eta Lorentzo Olañetak ez zekiten izenik:
- Gero hemen markauta dao, hor Errotagain edo horra datorrena, erdi-tapauta edo daukena, hor Egurbide txikittik behera datorrena. |
Eta zuk, zer diozu? | Zure inguruan berbaz esaten da Ergutxiki erreka? Non sortzen da? |
Erantzun hemen |
Egurbidezar
Koordenatuak | X543652 Y4775967 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Urrejolaegi errekaren adarretako bat, Untzabason sortu eta Egurbidezar baserriaren ondotik igorata baserria baino beheratxoago Urrejolaegirekin bat egiten duena. |
Eta zuk, zer diozu? | Zure inguruan erabilixa da izen hau? Bestelako izenik? |
Erantzun hemen |
Eguren
Koordenatuak | X546640 Y4777587 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Etimologia | Hegi + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos. |
Bestelako jakingarriak | Belastegi errekaren adarretako bat Eguren baserriaren inguruan sortu eta Kaparrategi aldean Belastegirekin bat egiten duena. |
Oharrak |
|
Eta zuk, zer diozu? | Beste izenik bai' Izen hau oso erabilixa da inguruan? |
Erantzun hemen |
Elexamendiko errekatxoa
Koordenatuak | X542560 Y4773767 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | GFAko B5Mn markatuta ere ez. Elexamendiko iturrian sortzen ei da Juane Lonbideren arabera eta gero Saltaerrotan Angiozarrekin bat egitn du. |
Eta zuk, zer diozu? | Izena erabilixa da inguruan? Beste izenik? |
Erantzun hemen |
Elkorobarrutiko iturria
Koordenatuak | X547152 Y4770657 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | ITURRIA |
Eta zuk, zer diozu? | Izen hori erabilixa da? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |
Epele
Bestelako izenak | Epelerreka |
---|---|
Koordenatuak | X543922 Y4769538 [I_18974] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Epele eta Epelerreka biak erabiltzen dira. Guk, oharkaben, mapan Epele jaso badugu ere, akaso egokiago izango lirateke Epela edo Epelerreka. Arrasateko toponimian Epela eta Epelerreka proposatu ziren. XIX. mende erdi ingurura arte Epela dokumentatzen da beti eta haandik aurrera Epele. Arane/Arana-ren pareko kasua da. |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Bestelako jakingarriak | Kanpanzar eta Lasarte inguruan sortu eta tarterik handienean Bergara eta Arrasateren arteko muga egin ondoren, Epeleko biribil parean, Arrasate aldetik egiten du bat Debarekin. |
Irudiak
Errekabitartea
Koordenatuak | X543576 Y4773454 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekabitartea, Errekabitarteak, Errekabitarteari, Errekabitartean, Errekabitarteko, Errekabitartetik, Errekabitartera |
Bestelako jakingarriak | Errekabitarte ingurutik Erroteagara doan errekatxoa. |
Eta zuk, zer diozu? | Inguruko jendearen artean zabal erabiltzen da izen hau? Kasu honetan tartekoa esan nahiko du, "arranbitartea"n bezala? |
Erantzun hemen |
Errekandia
Bestelako izenak | Sasibeltz |
---|---|
Koordenatuak | X546389 Y4779666 [I_19311] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu Errekandia ala Sasibeltz jarri sarrera nagusia. B5Mn Sasibeltz aukeratu dute. Idatziz sarri dokumentatzen da Erreca-andia eta ingurukoek ahoz ere hala (Gaur egun Errekaundixa) deitzen diote. "Sasibeltz" inguruko aurkintzaren izena da. A bakarraren alde egin dut. |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Etimologia | Erreka + handia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Errekandia, Errekandiak, Errekandiari, Errekandian, Errekandiko, Errekanditik, Errekandira |
Ikusi | aundi (berba). |
Eta zuk, zer diozu? | GFAko B5Mn erreka honi Sasibeltz deitzen jako. Erabiltzen da izen hori berbaz? |
Erantzun hemen |
Errekatxiki
Bestelako izenak | Altsasuerreka |
---|---|
Koordenatuak | X551829 Y4775021 [I_19234] |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Ikus oharrean jasotakoa. Errekatxiki eta Kortabarrierreka bereizi egin dugu, Antzuolako toponimian egin bezala. |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | ERREKA |
Bestelako jakingarriak | Altsasu elkartearen parean sortu eta Aizpurutxon Urolarekin bat egiten duen erreka. |
Oharrak | GFAko B5Mn Altzazu. Biak dokumentatzen dira idatziz. Ikus Luis Mari Alberdiren iruzkina. Guk ere berak jarritako irizpide hori erabili dugu baina susmoa dugu ez dagoela ahobatasunik horretan. |
Eta zuk, zer diozu? | Altsasuerreka ala Errekatxiki da erabilixagoa? Eta Kortabarrierreka eta Errekatxiki erreka berak dira? Hala ez bada, nondik nora da bakoitza?? |
Erantzun hemen |