Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547152 Y4770657 [] |
---|
Komentarioak | 3 (Ikusi) |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elorregi |
---|
Elem. geografikoa | ITURRIA |
Eta zuk, zer diozu? |
Izen hori erabilixa da? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!
|
| Erantzun hemen |
---|
| |
Lekukotasunak
| | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemalea |
| | Osoa | A | 1991 | ELKOARTEKO ITTURRIXA | Elorregi | ITURRIA | | Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos |
Komentarioak
Nere familixakuai galdetu jate, eta esan doste eurak itturri horri metalitturrixa deitzen jauela, Elkoarti baino apur bat gorago dauela, Elko aldera
Gainera, nai badozue, ni ta nere familixia prest egongo ginake, inguruko baso, zelai eta sailan izenan barri emuteko nahi badozue
Kaixo. Ni Abeletxekua naiz, aurreko basarrikua eta ez dot inoiz halako izenik entzun, eta egixa esan amen aspaldiko agirixetan azaltzen zien abeletxeburu eta abeletxe iturriburu bezelakuak be guztiz ezezagunak itten jat. Edozein kasutan, zerbait izatekotan nik uste etxe ondoko albergia izan leikiela, etxat burura etortzen beste itturririk hor bueltan Elkoartiko lurretan
Bide batez zorionak biotz-biotzez egin dozuen lan izugarrixagaittik. Ez genkigun bape be gure basarrixaren historixiari buruz, eta zuei esker jakin dou lenago euzkan izenak zien zien, eta baitta lengo jabiak be. Nere aman lehengusu urrun bat ibili da gure abizenaren jatorrixa ikertzen eta beraz basarrixan bizi izandakuan barri badakigu, baina ez bere aipamenak noizkuak dien eta ze izenekin daren.
Zorionak baitta be Bergarako euskeria bultzatzen ein dozuen lanagaittik, batez be akatsak zuzentzeko edota jokuetan erabiltzeko prestatu dozuen materialagaittik, euskera batua erabili biarrian. Eskerrik asko!