Sailkapena: Oronimia

Subcategories: Mendia | BIZKARRA (loma) | HAITZA (peña) | HEGIA (ladera) | MENDIA | MUINOA (colina) | TONTORRA, GAINA (cima) | Lepoa | LEPOA (collado) | MENDATEA | Mendimalda | LUR ALDAPATSUA (montazgo) | Mortua | LUR LANDU GABEA (erial) | HARRITZA (pedregal) | Sakonunea | ARANA | ARROA, UHARREA | IBARRA (vega) | SAKONA | Mendimultzoa | MENDIKATEA (sierra) | Harkaitza | HARRIA | HAITZ-LEKUA (peñascal) | Leizea | LEIZEA | Lautada | GOILAUTADA | LAUTADA | Basoa | BASOA (bosque) | GAZTAINADIA | HARIZTIA | PAGADIA | PINUDIA | ZUHAIZTIA (arbolado) | Belardia | ESPARRUA (dehesa) | KORTA (sel) | LARREA, ZELAIA | Sastraka | IRADIA=GAROSAILA | OTADIA (argomal) | SASIA | SASTRAKA, TXARA (matorral, jaro) | Soroa | BARATZA, ORTUA | FRUTA-ARBOLAK | INTXAURDIA | LUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio) | SAGASTIA | SOROA (campo, heredad)

Urbedeinkatuontzia

KoordenatuakX544623 Y4771267 Mapan ikusi [G_22571]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARRIA
Oharrak

Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.

Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua".

Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta.

Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala?

Urdagala

KoordenatuakX547535 Y4769602 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

URDAGALA dokumentatzen da Elorregin behin 1812an eta L.M. Muxikaren liburuan ere jasoa dator 1813an. Hala ere, hau eta Urdaola ez ote dira bat?

Hori argitu ondoren erabaki beharko da maparako zer sartu.

Urpartilekua

KoordenatuakX545953 Y4776734 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

Ez da bere horretan idatziz dokumentatzen. Partileku bai. Ur banaketaren bat izango da bertan? Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal).

Katastroan inguru horretan Urkitza dago. Partzelaren bat jasotzeko dago. Ez dago Parti osagaia duen antzeko toponimorik.

Urpuntua

KoordenatuakX544546 Y4777798 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Urpuntua, Urpuntuak, Urpuntuari, Urpuntuan, Urpuntuko, Urpuntutik, Urpuntura
Oharrak

Katastroan, ahoz, Urpunta jaso da Luis Aranzabalen eta Markiegitxikiko Santiago Igartuaren ahotik.

Ez dago datu-basean, ezta oharretan ere *PUNTU* osagaia duen toponimoen lekukotza idazirik.

Urrutxalde

KoordenatuakX544486 Y4773951 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakKatastroan partzela txiki bat dago Urrutxalde (a) eta idatziz hau dio: "?monte robledal llamado URRICHALDE o URRUCHALDE?". Hala ere, badira beste partzela batzuk idatziz eta ahoz ere Urrialde (2-3 partzelatan) eta Urisalde izenez jaso direnak. Fidagarriak ote dira? Webgunean ez dator ez Urrialde eta ez Urisalde. Zalantza izan dut Urrichalde edo Urrutxalde jarri baina ditugun lekukotasun idatzietan oinarrituta, Urrutxalde hobetsi dut.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan partzela txiki bat dago Urrutxalde (a) eta idatziz hau dio: "…monte robledal llamado URRICHALDE o URRUCHALDE…". Hala ere, badira beste partzela batzuk idatziz eta ahoz ere Urrialde (2-3 partzelatan) eta Urisalde izenez jaso direnak. Fidagarriak ote dira? Webgunean ez dator ez Urrialde eta ez Urisalde.

Katastroaren arabera Aldaietxeberri baserritik hurbilago izan beharko luke.

Urteaga

KoordenatuakX543241 Y4773202 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBIZKARRA (loma)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urteaga, Urteagak, Urteagari, Urteagan, Urteagako, Urteagatik, Urteagara
Ikusi-aga (berba).

Uspe

KoordenatuakX544090 Y4773681 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaSAKONA
Oharrak

Katastroan jasota dator 4-5 aldiz bai ahoz eta bai idatziz USPE.

Zabaldoa

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaSOROA (campo, heredad)

Zabalea

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastrotik hartua baina formak zalantza sortzen dit. Ez ote Zabaldia? Horregatik ez dut hartu maparako.

Zakurtegisalla

KoordenatuakX545071 Y4771912 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

88-27-B,047 erreferentzian Txakursalla. Lotuta?Toponimotzat har liteke? ZAKURTEGI baserria da: 88-27-A,062.