Sailkapena: Oronimia

Subcategories: Mendia | BIZKARRA (loma) | HAITZA (peña) | HEGIA (ladera) | MENDIA | MUINOA (colina) | TONTORRA, GAINA (cima) | Lepoa | LEPOA (collado) | MENDATEA | Mendimalda | LUR ALDAPATSUA (montazgo) | Mortua | LUR LANDU GABEA (erial) | HARRITZA (pedregal) | Sakonunea | ARANA | ARROA, UHARREA | IBARRA (vega) | SAKONA | Mendimultzoa | MENDIKATEA (sierra) | Harkaitza | HARRIA | HAITZ-LEKUA (peñascal) | Leizea | LEIZEA | Lautada | GOILAUTADA | LAUTADA | Basoa | BASOA (bosque) | GAZTAINADIA | HARIZTIA | PAGADIA | PINUDIA | ZUHAIZTIA (arbolado) | Belardia | ESPARRUA (dehesa) | KORTA (sel) | LARREA, ZELAIA | Sastraka | IRADIA=GAROSAILA | OTADIA (argomal) | SASIA | SASTRAKA, TXARA (matorral, jaro) | Soroa | BARATZA, ORTUA | FRUTA-ARBOLAK | INTXAURDIA | LUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio) | SAGASTIA | SOROA (campo, heredad)

Karlosko sagastia

KoordenatuakX547073 Y4773480 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Sagastia ote da gaur ere? Idatziz ez da CARLOS osagaidunik. Ahoz Karlos osagaidunak dezente dira Agirre auzoan: KARLOSKOALDE, KARLOSKO ZELAIAK eta KARLOSKO KANTERA (Aritzetan). Egino-Malleari DONKARLOSENEKUA deitzen omen zaio.

Karlosko zelaia

KoordenatuakX547173 Y4773481 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
Oharrak- Horrek danok desapareziduta egongo dia, San Antonio Etxeberri ta Karloskua ta danok. Karloskua be aber noizko izena dan… Haren semia Bittor be hil zan larogetaka urtiekin ta… (Aristegi Agiriano, Felix; Arriaran Iñarra, Moises)

Karloskoaldea

KoordenatuakX547190.9 Y4773563.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAgirre
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA

Keixarruna

KoordenatuakX544473.4 Y4775472 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA

Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Kerexetako hegia

KoordenatuakX551793 Y4779940 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaHEGIA (ladera)
Oharrak

Forma erabaki behar. Ikus mendiaz esandakoa.

Kirimain

KoordenatuakX544992 Y4774242 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
OharrakMTNEn Mendigain.

Kirueta

KoordenatuakX545385 Y4777761 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kirueta, Kiruetak, Kiruetari, Kiruetan, Kiruetako, Kiruetatik, Kiruetara
Oharrak

Bai ahoz eta bai idatziz KIRUTA eta KIRUETA azaltzen dira. Hala ere, badirudi forma osoa KIRUETA izan behar duela. Soraluzen bada KIRUETA izeneko baserri bat ere. MTNEn Kirutatxabola.

Klabeliñaitz

KoordenatuakX547137 Y4769702 Mapan ikusi [G_22734]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Lekukotzetan nagusi L-dunak dira, hala ere, zaharrena, 1811koa R-duna da. GFAn Klabelinaitz gailurra, Arrolamendi mendilerroa.

Katastroan ez da jaso orain arte ez ahoz eta ez idatziz. Oñatirekiko mugan dagoenez, bertako toponimian ere jasota egongo da. Komeniko litzateke bietan izen bera erabiltzea, Lduna zein Rduna.

Ahozko lekukotza gehiago lortu?

A artikulua?

Kondearen sagastia

KoordenatuakX545656.3 Y4776014 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakKondian maastixa ere badator, ahoz jasota.