Toponimia
Katenbideta
Koordenatuak | X544622 Y4771816 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Katenbideta, Katenbidetak, Katenbidetari, Katenbidetan, Katenbidetako, Katenbidetatik, Katenbidetara |
Oharrak | Katastroan ez da ageri. Baina Pedrok esaten du paraje zabala dela. Beste izenen batez ezagutuko da? B88-26-B,045*? Erreferentzian CATELOTU dokumentatzen da bi aldiz 1812 eta 1909an, Sospetxu aldean. Honekin loturarik duen jakin ez. |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna jatzu lekuizen hau? Zabal erabilixa da? Kokapena ondo dago? Esango ziñuke zein partzelatan kokatu beharko litzatekeen? |
Erantzun hemen |
Keixarruna
Koordenatuak | X544473.4 Y4775472 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Kerexatzu
Koordenatuak | X548258 Y4772571 [D_49750] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2015 |
Auzoa | Aritzeta |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Irudiak
Kerexeta
Koordenatuak | X551751 Y4779551 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara |
Oharrak | Izenaren forma: 100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:
1811 QUEREISETA
1811 QUEREISETACO-CELAYA
1811 QUERISETAZABAL
1813 QUERESEITA-BARRENA
1813 QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813 QUERESETA
1829 QUERISITA
1889 QUERICETACO-CELAYA
1889 QUERIZETA
1891 QUERISETA
1892 QUERISETA CELAYA
1900 QUEREICETA
Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak: Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1). Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz????????? Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia... Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak. 63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.
Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak? |
Kerexeta
Koordenatuak | X551682 Y4780256 [GK_GARK104] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautzeari buruzko azalpenak | GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu. |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | TRIKUHARRIA |
Oharrak | Gure eta GFAko kokapenak ez datoz bat. |
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
Kanpoko loturak | · luberri.net, megalitoak |
Irudiak
Kerexeta
Koordenatuak | X545048 Y4772323 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Aldaiegia |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara |
Oharrak | Katastroan 3 partzela agertzen dira: ahoz Kerixeta eta idatziz Queresieta eta Queriseta (2 bider). |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna jatzu izen hau? Berbaz zabal erabilixa da? |
Erantzun hemen |
Kerexetaegi hegokoa
Koordenatuak | X551818 Y4779888 [GK_GARK103] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu. Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa... |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | TRIKUHARRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi hegokoan bizi naiz, Kerexetaegi hegoko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi hegokoa da, Kerexetaegi hegokotik etorri naiz, Kerexetaegi hegokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi hegokoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi hegokokua da, *Kerexetaegi hegokoatik etorri naiz, *Kerexetaegi hegokoara noa |
Oharrak | GFAtik hartua. |
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
Irudiak
Kerexetaegi iparrekoa
Koordenatuak | X551750 Y4779959 [GK_GARK105] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu. Kasu honetan, hainbat osagai dituen izena izanik, pentsatu dugu erabilera traketsekoa izan litekeela dauden moduan emanda: "Buruhezur bat aurkitu zen Kerexetako hegiko iparreko tumuluan" Hori dela eta, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, erabaki da lehenengo bi elementuak lotzea eta oronimian beste kasu batzuetan erabiltzen den baliabide bat erabiltzea. Izan ere, Bergarako toponimian sarri agertzen dira honelakoak: Epelegaña bekoa, Iruaitzeta bekoa, Luberri goikoa... |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | TUMULUA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kerexetaegi iparrekoan bizi naiz, Kerexetaegi iparreko lagunak ditut, Gure ama Kerexetaegi iparrekoa da, Kerexetaegi iparrekotik etorri naiz, Kerexetaegi iparrekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kerexetaegi iparrekoako lagunak ditut, Gure aita *Kerexetaegi iparrekokua da, *Kerexetaegi iparrekoatik etorri naiz, *Kerexetaegi iparrekoara noa |
Oharrak | GFAtik hartua. |
Ikusi | Megalitoen idazkeraz (book page). |
Kanpoko loturak | · bergara.net, tumuluen ibilbidea · Luberri.net, megalitoak |
Kerexetako hegia
Koordenatuak | X551793 Y4779940 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | HEGIA (ladera) |
Oharrak | Forma erabaki behar. Ikus mendiaz esandakoa. |
Kerexetako zelaia
Koordenatuak | X551564 Y4780230 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Oharrak | Katastroan 9 partzela daude elkarren inguruan, Kerixetako hegiaren jarraian iparraldera: ahoz Keixetako zelaixa eta idatziz Queisetaco-celaya, Quereisetaco-celaya eta Quericetako-celaya. |