Toponimia
Aibarko soroa
Koordenatuak | X546061 Y4775323 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | LARREA, ZELAIA |
Oharrak | Izen honek jabetza ez ote du adierazten. Ez ote du beste izen bat? Aibarkoa da berez? Nongoa da? |
Aierdiazpikoa
Koordenatuak | X546126 Y4770389 [D_49924] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Aierdi + azpikoa. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aierdiazpikoan bizi naiz, Aierdiazpiko lagunak ditut, Gure ama Aierdiazpikoa da, Aierdiazpikotik etorri naiz, Aierdiazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aierdiazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Aierdiazpikokua da, *Aierdiazpikoatik etorri naiz, *Aierdiazpikoara noa |
Irudiak
Aierdigañekoa
Koordenatuak | X546203 Y4770352 [D_49925] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Aierdi + gañekoa. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aierdigañekoan bizi naiz, Aierdigañeko lagunak ditut, Gure ama Aierdigañekoa da, Aierdigañekotik etorri naiz, Aierdigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aierdigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Aierdigañekokua da, *Aierdigañekoatik etorri naiz, *Aierdigañekoara noa |
Irudiak
Aierdisakona
Koordenatuak | X546037 Y4770205 [D_49926] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Elorregi |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Aierdi + sakona. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aierdisakona, Aierdisakonak, Aierdisakonari, Aierdisakonean, Aierdisakoneko, Aierdisakonetik, Aierdisakonera |
Bestelako jakingarriak | Etxe honetan jaio zen Eusebio Osa (1936-1993) euskal pentsalari, idazle eta eragilea. Sakona eta Sakone sinadurak erabili zituen, besteak beste. |
Kanpoko loturak | · Euskomedia.org, bidegileak bilduma, Eusebio Osaren bizitza |
Irudiak
Aingelburu
Koordenatuak | X548666 Y4775120 [G_22190] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | 15-20 partzela inguru dira Aingelu izenarekin lotutako partzelak. Sail zabala, beraz. Zalantza izan dugu: Aingelu ala Aingelburu? A artikulua bai ala ez? MTNEn eta B5Mn ere Aingelu izenez bataiatzen da tontorra. Katastroko informanteetan ere 5 informantetatik 3k Aingelu darabilte euren lur sailak, baita kasuren batean tontorrean dagoena ere, izendatzeko; batek, Angelburu eta beste batek Aingeru buru, baina azken horren testigantza idatzizkoaren eraginezkoa izango da, jabe berria baita. Ez du ematen paraje osoari Aingelu eta tontorrari Aingelburu deitzeko irizpiderik ere dagoenik. Gure beste lekukotasunetan, bik Aingelburu darabilte baina informante baten, Matias Atorrasagastiren, ahotan jaso da Aingelu ere. Donostiako webgunean ere agertzen da Aingelu. Orotariko hiztegian ez dator Aingelu. |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | TONTORRA, GAINA (cima) |
Etimologia | Angelu?? |
Aingeruguarda
Koordenatuak | X545406 Y4780079 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Eibarko toponimian ere izen hori duen mendia agertzen da eta honela dio: Bergarako udalerrian dago eta aurkibideko erreferentziak H-7an kokatzen zuen oker. H-6 kokaera jartzea erabaki da. |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | MENDIA |
Etimologia | Aingeru guarda: Aingeru zaindaria. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aingeruguarda, Aingeruguardak, Aingeruguardari, Aingeruguardan, Aingeruguardako, Aingeruguardatik, Aingeruguardara |
Eta zuk, zer diozu? | Ez ote da Mendilaua izeneko bera? |
Erantzun hemen |
Aisparrandi
Koordenatuak | X548641 Y4773267 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Aranerreka |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Eta zuk, zer diozu? | Izena erabilixa da? Beste izenik? |
Erantzun hemen |
Aitantxaboleta
Koordenatuak | X550201 Y4779400 [] |
---|---|
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Ikusi | Atsedentxaboleta (toponimo). |
Aitzandieta
Koordenatuak | X548887 Y4778375 [] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Etimologia | Xabier Arregik jasoa: "Haitz izenetik dator Joxe Mari Zenitagoia Galartzazarrekoak esan duenez. Toki horretan zartatutako haitza omen dago." |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara |
Oharrak | Xabier Arregik jasoa: Olalde baserrikoek, Aitzaldia hitza erabiltzen dute inguru bera izendatzeko. Katastroan, 16/22 partzela bi zatirekin: "Monte arbolar llamado Aizandieta-basterra...contiene este terreno 127a...", "Monte arbolar llamado Aiztandieta;...contiene 578a y 36ca..." |
Ikusi | aundi (berba). |
Aitzandieta
Koordenatuak | X548097 Y4777435 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
Etimologia | Aitz + andi + eta. |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitzandieta, Aitzandietak, Aitzandietari, Aitzandietan, Aitzandietako, Aitzandietatik, Aitzandietara |
Ikusi | aundi (berba). |