Toponimia
Ategorrieta
Koordenatuak | X551438 Y4779836 [] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | UR-BILTEGIA |
Oharrak |
Datu-basean ez dago ATEGORRI osagaia duen toponimorik; ezta oharretan ere. Katastroan ere ez dator.
Illarramendin dagoela dio informanteak.
|
Eta zuk, zer diozu? | Esango doskuzu zein dan depositoaren kokapen zehatza? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |
Atsedentxaboleta
Koordenatuak | X550253 Y4779363 [D_49973] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | MTNEn hau dagoen tontorrari Koskorreta deitzen zaio baina ez berbaz eta ez idatziz beste inon ez dugu jaso. B5Mn ATSEDEN TXABOLA dator baina Hilari Gantxegik esan Aittantxabolia esaten du garbi. Hor ez dago ATSEDEN eta halakoen arrastorik. Berak dioenez, inork ez daki izenaren jatorririk. Arrasaten Udala auzoan badago toki bat AITABURU izenekoa. Luis Mari Muxikaren liburuan badator Soraluzen Aita Domingo izeneko etxe/baserri bat. Ez ote du harekin zerikusirik? Soraluzeko zenbait baserrik (Egotzak, Egotzaetxetxok...) badituzte txabolak Bergarako partean. Caserios de Gipuzcoan ez dator Aita Domingo izeneko baserririk. Euskaltzaindiaren irizpena "Aitaren txabola" jartzearen aldekoa izan da; hala ere, jatorrian aita dagoen segurtasunik ez dugunez, ez gara hala jartzera ausartu. Mikel Gorrotxategiren irizpena: "Nik Aitarekin lotzen dut. Ondorioz bi hitzetan eman beharko genuke: Aitaren txabola" |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | ELKARTEA |
Etimologia | Aitaren txabola? |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aitantxabola, Aitantxabolak, Aitantxabolari, Aitantxabolan, Aitantxabolako, Aitantxabolatik, Aitantxabolara |
Eta zuk, zer diozu? | Baduzu Soraluzeko Aita Domingo etxearen edo baserriaren berririk? Zein aldetan zegoen? Izan liteke txabola hau baserri horrena? Bestela, izenaren jatorria zein izan liteke? Koskorreta izena ezaguna egiten zaizu? Berbaz ere erabiltzen da? |
Erantzun hemen |
Irudiak
Atseginlekua
Koordenatuak | X542918 Y4773140 (b5m) |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
Oharrak | Katastroan ez dator. Ezaguna ote da? Jendeari galdetu behar. Ezaguna bada (jendeak atseden hartzen zuen lekua, adibidez) sar liteke. Aztertu egin behar. Nondik ote dator?? Ez dago datu basean LEKU osagaia izan eta A-z hasten den antzeko toponimorik, ezta oharretan ere. Ahozko lekukotza gehiago lortu eta jendeari galdetu beharko zaio esanahiaz. Hau dagoen tokiak Elizbaso du izena. |
Atsobaso
Koordenatuak | X551932 Y4778300 [G_22333] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | LEPOA (collado) |
Oharrak | GFAn ATXOBASO, PARAJE gisa. Mendikat.en ATXOBASO lepoa aipatzen da beste sarrera batzuen gaineko informazioan. Nondik ote dator izena. BASO osagaia duten toponimoetan ez dago antzeko lekukotzarik. Gregorio Muruamendiarazek dio Azkoiti partean dagoela. Katastroan ere ez dator halako izenik. GFAk markatzen duen tokian beste izen batzuk ageri dira.
Jose Mari Jauregi eta Benita Epelderi ez zitzaien ezaguna izena. |
Atxotegi
Koordenatuak | X545220 Y4775891 [I_19293] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | ERREKATXOA |
Bestelako jakingarriak | Atxotegi eta Artiz baserrien artetik Ubera errekara datorren erreka. |
Oharrak | GFAko B5Mn ere ATXOTEGI. |
Atxotegi
Koordenatuak | X545138.5 Y4776341.5 [D_49471, D_49472] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Atso (emakume edadetua) + tegi edo Antso + tegi. Antso, pertsona izena. |
Ikusi | -TEGI etxe izenetan. (book page). |
Irudiak
Atxuriondo
Koordenatuak | X548852.6 Y4778461.5 [D_49979] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Atx (haitz) + zuri + ondo. |
Irudiak
Atxuriondo zerrategia
Koordenatuak | X548866 Y4778440 [D_49980] |
---|---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
Auzoa | Osintxu |
Elem. geografikoa | INDUSTRIA |
Aumategi
Koordenatuak | X546802 Y4773480 [D_49836] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | ETXEA |
Etimologia | Mitxelenak, AVen bi aukera: Ahume (auntzume) + tegi edo Amuna (amona) + tegi. Bigarren aukera hori Amuategi aldaeran oinarrituta. |
Oharrak | Ala Amatei. Jesus Mari Ibargurenek esandakoaren arabera, Aumategi jauregian bertan zuten zaintzaileek etxea eta orain urte batzu, jauregia saltzean, etxe berria egin zuten. Etxean Amatei izena jarrita dago, handi. Hala ere, Aumategi jarri beharko dugu ala??? |
Ikusi | -TEGI etxe izenetan. (book page). |
Aumategi
Koordenatuak | X546873 Y4773390 [D_49837] |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Agirre |
Elem. geografikoa | JAUREGIA |
Ikusi | -TEGI etxe izenetan. (book page). |