Ubera

Mendizarra

KoordenatuakX543732 Y4776695 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Ez da izango mendizearra??? Ez dago idatziz jasota "MENDI*ARRA*"osagaiak dituen erreferentziarik.

Katastroan inguru hori jasota dator eta ez dago halako izenik. Hala ere, aztertzekoa izan liteke kontuan izanda ez dagoela izen orokorrik.

Txestra

KoordenatuakX544148 Y4776879 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Txestra, Txestrak, Txestrari, Txestran, Txestrako, Txestratik, Txestrara
Oharrak

Izan dezake loturaren bat SESTRA/SOSTRA-rekin? Sestria esaten da ala?? OEHn: 3. "Sestra, séstria, la línea (señalada) entre dos terrenos. Emendi da séstria" Iz ArOñ.

Katastroan, 1988ko eskrituran: "…terreno robledal en el paraje CHESTRIA…" TXESTRA beharko luke? TXESTREA??

Ez du ematen sail handia denik; hala ere, izan liteke mapan sartzekoa.

Agirreegia

KoordenatuakX544423 Y4776619 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Uberan badira Agirre osagaia duten baserriak baina Agirreegia auzunea ez da dokumentatzen.

Zalantza izan genuen mapan E bakarrarekin ala birekin eman eta birekin eman genuen. Hiztegian esaten denaren arabera, E bakarra omen da nagusi.

Jasoko genituzke iruzkinak.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
EtimologiaAgirre + egia
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirreegia, Agirreegiak, Agirreegiari, Agirreegian, Agirreegiko, Agirreegitik, Agirreegira

IkusiAgirrebeña (toponimo), égi (berba).

Ubera

KoordenatuakX544010 Y4776070 Mapan ikusi [K_074_2410, Z_13312, Z_13939]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data1993/03/29
AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ubera, Uberak, Uberari, Uberan, Uberako, Uberatik, Uberara

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Zezeaga

Bestelako izenakBekoetxe
KoordenatuakX544013 Y4776064 Mapan ikusi [I_19285]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus oharrean Bekoetxe eta Zezeagari buruzko azalpena. Uberarren erabilera nagusiari jarraituaz, Euskaltzaindiaren aldeko irizpenarekin, Zezega hobetsi dugu.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Zezeaga, Zezeagak, Zezeagari, Zezeagan, Zezeagako, Zezeagatik, Zezeagara

Bestelako jakingarriak

Ubera errekaren adarretako bat Elgetako Arantzeta auzoaren inguruan sortu eta Uberako kalean Urrejolaegirekin bat egiten duena.

Oharrak

GFAn BEKOETXE.

Bekoetxe eta Zezeaga Elgetako Arantzeta auzoko baserriak dira. Erreka honen adar bat, (GFAn nagusitzat hartzen dena) Bekoetxe baserriaren ingurutik dator. Beste bat, berriz, (GFAn honi deitzen zaio Zezeaga eta Bekoetxeren adartzat hartzen da) Zezeaga (Elgeta) eta Agirrezezeaga (Ubera) baserrien artetik dator eta, antza denez, uberarrentzat hau da erreka nagusiari izena ematen diona.

Eta zuk, zer diozu?

Zuretzat zein da Bekoetxe erreka eta zein Zezeaga?

Erantzun hemen