Elosua

Karobieta

KoordenatuakX550701 Y4776257 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Karobieta, Karobietak, Karobietari, Karobietan, Karobietako, Karobietatik, Karobietara
Oharrak

Katastrotik hartua. Hainbat partzela daude Karobi hitzarekin lotuak.

Garalekueta

KoordenatuakX551004 Y4779016 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaGaro + leku + eta. Garoa ebateko lekua.
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Garalekueta, Garalekuetak, Garalekuetari, Garalekuetan, Garalekuetako, Garalekuetatik, Garalekuetara

Oharrak

Katastrotik hartua. Ematen du Txikiparteak eta hau bera izan litekeela, behintzat kasu batzuetan eta idatziz Garalekueta gehiago erabiltzen dela eta Txikiparteak ahoz gehiago.

Ikusigaro (berba).
Eta zuk, zer diozu?

Toki bera da Garalekueta eta Txikipartiak? Zertatik dator Txikiparteak izen hori?

Erantzun hemen

Azkonarretako haitza

KoordenatuakX550811 Y4780138 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Ala Azkonarzuloko haitza?

Buzoia dago bertan. Mendikaten ere badator baina kokapena aparte du, Soraluzeko partean. Hona hemen mugarrien ibilbideak landu dituen Pol-Pol Mendizale Taldekoen informazioa:

63. mugarria, Aizpuru-Zabala. Mugak: Bergara eta Soraluze.  Lepo inguru honetan mugarri bat ei zegoen, gaur egun desagertuta dagoena.
Lepo honetan, eskumara doan bidea laga eta gorantz, zuzen-zuzen padari barrutik jarraitu behar dugu gaintxo bat pasatu arte. Toki garbira irtendakoan, aldapan behera jarraituko dugu mendebalderantz eta ezkerrean buzoitxo bat lagako dugu, Azkonako Haitza, 810 m jartzen duena.


Polpoleko iturria

KoordenatuakX551366 Y4780305 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaITURRIA
Eta zuk, zer diozu?

Itturrixaren kokapena ondo dago? Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Erreziñategi

KoordenatuakX550711 Y4775389 Mapan ikusi [G_23563]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Kokapena:

MTNEn Loidi Gaina da Pagola gainekoa eta Erreziltagi ganadutegiaz ekialdekoa. GFAn ere berdin eta  honakoa dio: Erreziltegi gailurra, Itxumendi mendia. 

Katastroan, berriz, bi partzela daude idatziz Errosinategui izenez jaso direnak baina ahoz jaso ez direnak eta Itxumendiko errepikagailuaren ondoan daude. Bekadunek ere hortik gertu samar (Elosuko mendatean bertan) kokatu zuten Erroziñategiko gaiña baina ahozko lekukotasunik ez zuten jaso.

Bergarako Euskera liburuan Errozinategi gailurra agertzen da, itxura baten, orain Loiditxiki jarrita dagoen tokian. Lekukotasun idatzi batean ere jartzen du "en la parte de Pagola".

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu Erreziñatei izena? Zela ahoskatzen da: Erresiñatei, Errosiñatei, Erresiñeta...? Eta kokapena zein da?

Erantzun hemen

Iturriberriko kantina

KoordenatuakX551319 Y4775635 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTABERNA
Oharrak

Gorlako kantina berria. Udalak ze izen erabiltzen du?

Iturriberri

KoordenatuakX551248 Y4775598 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan jasotakoaren arabera sail zabala hartzen du Iturriberrik, bai Elosurako errepidearen gainekaldean  (Altsasu elkartetik kantina berri alderako sailak) eta baita errepide azpian ere.

Ikusibarri (berba).

Isasi

KoordenatuakX550613 Y4776988 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Osintxu eta Elosu artean. Katastroan partzela mordo bat daude ahoz zein idatziz Isasi izena hartzen dutenak.

Urbasa

KoordenatuakX552285 Y4775850 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urbasa, Urbasak, Urbasari, Urbasan, Urbasako, Urbasatik, Urbasara
Oharrak

Lehen Errekaldea auzunearen sinonimotzat zetorren eta banandu egin dut. Ematen du Errekaldearen atal bat dela.

Katastroko datuetan oinarrituta hartu dut. Katastroan sakabanatu samartuta dauden 6 partzelatan agertzen da 15. poligonoan idatziz Urbasa (310, 319 eta 498 partzelak) edo Urbaso (273, 316 eta 333). Lehen ez zegoen ahoz jasota eta katastroan ahoz Urbasa (15 poligonoko 310 eta 319 partzelak) eta Urbaso (15/316 partzela) jasotzen dira baina ez dakigu informanteek idatziaren ondorioz esan duten (3retan ahozkoa eta idatzia berdinak dira) ala jendeak orokorrean hala erabiltzen duen.

Kerexetako zelaia

KoordenatuakX551564 Y4780230 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan 9 partzela daude elkarren inguruan, Kerixetako hegiaren jarraian iparraldera: ahoz Keixetako zelaixa eta idatziz Queisetaco-celaya, Quereisetaco-celaya eta Quericetako-celaya.