Elosua

Irukurutzeta

KoordenatuakX551443 Y4780835 Mapan ikusi [G_21597]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data1900/01/01
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Irukurutzeta, Irukurutzetak, Irukurutzetari, Irukurutzetan, Irukurutzetako, Irukurutzetatik, Irukurutzetara
Oharrak

GFAtik hartua. GFAn mendia eta tontorra daude. Gure lekukotasun guztiak, mendi zein tontorrarenak, mendiari lotuta daude.

Mendia sartuko dugu eta tontorra ez; ala alderantziz?

Gorostegi

KoordenatuakX550338 Y4776736 Mapan ikusi [G_23776]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAko B5Mtik hartua. B5Mko kokapena ez dator bat Gorostegi baserriarekin eta Gorostegi errekarekin. Katastroan ere B5Mko kokapenean ez dator Gorostegirik.

Erreziñategi (Elosua)

KoordenatuakX550714 Y4775381 Mapan ikusi [G_23564]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Mendate honen izentzat orain arte beti Elosua agertu izan da seinalizazio, hedabide eta abarretan. B5Mn ere hala dator jasota.
Hala ere, katastroan jasotzen dena eta hiztunen erabilera kontuan hartuta, Mirari Alberdiren ekarpen bati jarraituaz, eta Euskaltzaindiaren oniritziarekin, izenburuan agertzen den bezala jartzea erabaki dugu.
Hona hemen Mirariren proposamena:  Udalak maparako izen hori (Erreziñategi-z dihardu) onartzen badu, logikoa izango litzateke errepidean ere izen bera jasotzea seinalean. Jendeak toki hartan Erreziñategi izena ikusten badu, izen hori ikasiko du. Jende nagusiaren artean izango dira ezagutzen dutenak baina “ahaztuta” izan dutenak. Gazte jendeak ikusten duena ikasiko du. Tartean gaudenok ere ohituko ginateke, ez daukat zalantzarik. EAEn badira beste mendate batzuk jende gehienarentzat ezezaguna den izenarekin arautu dituenak Euskaltzaindiak. Kasu horietan, erabiltzaileak erabat ez despistatzeko (mendate garrantzitsuei buruzko informazioa irratiz ematen denean, kasurako) bi izenak aipatzea gomendatzen da eta idatziz ezagunena dena parentesi artean jartzea: Pagatza (Elgeta); Arrangizgana (Trabakua); Dudoleta (Montecalvo); Agirleta (Santo Domingo), etab. Gure kasuan, nahi izanez gero, horrela errotulatzea eska dakioke diputazioari: Erreziñategi (Elosua). Irtenbide hau proposatzen da urte batzuen buruan izen ez arautua kentzeko aukera izateko. Izen egokia edo zuzena normalizatuta dagoela esan daitekeen unea iristen denean, kentzea litzateke kontua. Hori nola neurtu? Ez da erraza, baina garbi dago 5-10 urteko epean bertatik pasatzen den jende guztiak ikusiko duela eta jendeari gero eta ohikoagoa egingo zaiola. Mapetan ere horrela jartzen bada, toponimo hori bere bidea egiten hasiko da.
 
Forma zehatzari dagokionez, berriz, gure lekukotasunetan O-dunak "Erroziñategi" dira baina Antzuolako toponimian E-dunak. Horregatik hartu dugu Erreziñategi.
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDATEA

Altsasu

KoordenatuakX551427 Y4775403 Mapan ikusi [G_22192]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiaaltza + su/tsu (ugaritasun atzizkia); altz ugari dagoen tokia
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen. GFAn Altzazu.

Dokumentatu sarrienik Alsasu dokumentatzen da. Bada Alchasu eta baita Altzasu ere baina, azken hori, XX. mendean.

Agirreburu

KoordenatuakX551928 Y4778256 Mapan ikusi [GK_GARK101]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

GFAko B5Mn jasotakoa da Gipuzkoako Karta Arkeologikoan jasota datorren forma. Hala ere, megalitoak arautzeko finkatutako irizpideak kontuan harturik izen hori moldatzea erabaki dugu.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
EtimologiaAgirre + buru: Agirre izeneko parajearen edo baserriaren gain partea.
Oharrak

B5Mtik hartua. B5Mn Agerreburu. Edozein kasutan, Agerreburu izeneko trikuharri hau gure Sorusaitzean dago.

IkusiAgirrebeña (toponimo), Agirreburu (toponimo), Megalitoen idazkeraz (book page).
Kanpoko loturak· bergara.net, tumuluen ibilbidea

Larragoiti

KoordenatuakX550086 Y4776115 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

KATASTROAn partzela mordoxka bat agertzen dira: 15. poligonoan, 48, 105 (idatziz, LIZARZAPIA), 106, 108, 177, 232, 283 ETA 287 sailak agertzen dira ahoz LARRAGOITI/LARRAGOITTI/LARRAOITTI/LARROITTI izenak dituztela. 483. partzelan "LARRAGOITTI edo PAGOLA ALDIA" jartzen du. Idatziz LARRAGOITI agertzen da partzela hauetan: 48, 108, 177, 232, 283, 287.

Narbaiza etxola

KoordenatuakX551443 Y4777025 Mapan ikusi [D_222552, D_222553]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak

GFAtik hartua. GFAko zenbakiagatik, ematen du Narbaizagañekoarekin lotuta dagoela. Erroldan ez dator baina badirudi etxebizitza dela, Gregorio Muruamendiarazek dioenaren arabera: 

- Narbaiza gaiñekuan onduan ez dao beste…?
- Narbaiza gaiñekuan bi bizitza jarek.
- Ez, baiña beste basarri bat…
- A! Bai, txaleta.
- Txaleta dao gaiñekaldian.
- Hori, zera, Iturbe…
- Iturben aittana da hori. Izena zela dauka?
- Izena [ez jakuek]…

Lasaitegi

KoordenatuakX551235 Y4775931 Mapan ikusi [D_48697]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA
Oharrak

GFAtik hartua. Elkarte txikia.

Larrañaga

KoordenatuakX551219 Y4775971 Mapan ikusi [D_48696]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Larrañaga, Larrañagak, Larrañagari, Larrañagan, Larrañagako, Larrañagatik, Larrañagara

Oharrak

GFAtik hartua.

Lagunartea

KoordenatuakX551371 Y4775813 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaELKARTEA
Oharrak

GFAtik hartua. Elkarte txikitxo bat, bizpahiru familiaren artekoa.