Adjektiboak

eskulari, eskularixe. adjektiboa. (Leintz) Eskura etortzen den ganadua.
eskúmati, eskúmatixa. (c). adjektiboa. Eskumaz trebea dena.   Diestro, -a. Gutxi entzuna. Ant. ézkerti.
1. eskutsu, eskutsúa. (b). adjektiboa. Esku onekoa.   Hábil, mañoso, manitas. Lanian oso eskutsua ei da ta danetik deika dauke. Sin. artétsu, esku onéko.
2. eskutsu, eskutsúa. (c). adjektiboa. Inoiz, "manazas", "torpe" adierazteko erabilia. Eztok ezagutzen? Bai trauskill eskutsu bat. Besotik ebatzen bosk ezautukok.
eskúzabal, eskúzabala. (c). adjektiboa. Generoso, -a, dadivoso, -a. Bi aiztak ziero diferentiak die, bata ximurra ta bestia eskuzabala. Gutxi entzuna.
esnati, esnatixa. (d). adjektiboa. "Lo arina daukana. Ain esnatixa zan eze, zaratarik txikiñakin begixak zabaltzen zittuan.
2. esnedun, esnedúna. (b). adjektiboa. Que contiene leche. Txokolate au esneduna da.
2. espabilau, espabiláua. (b). adjektiboa. ESPABILLAU. Espabilado, -a. Espabilaua da aura txikittatik./ Listua ez baiña espabillaua.
1. espezial, espeziála. (b). adjektiboa. Normala baino hobea.   Especial. Ardau au espeziala da.
2. espezíal, espeziála. (b). adjektiboa. Arraro edo berezi samarra.   Especial. Auskalo zela artuko daben, bera dan espezialakin.
espléndido, espléndidua. (c). adjektiboa. Eskuzabala, opari, bazkari, etab. eman zalea. Gure Tió-Domingo esplendidua zan; etortzen zan danetan duro bana emuten zoskun bakoitzai.
3. estali, estalixa. (d). adjektiboa. Cubierto, -a, tapado, -a. Frontoi estalixa dago Uberan. Ik. gaiñestáli.
2. estendidu, estendidúa. (c). adjektiboa. Dirua derrigorrezko gauzak ez direnetan erraz gastatzen duena.   Dícese de la persona que gasta sin reparo. Loibiai motorra erosi dotsa. Beti izan da estendidua Nikolas.
2. estimau, estimáua. (b). adjektiboa. Estimado, -a, apreciado, -a. Bergako rellenuak oso estimauak die. norbait edo zerbait estímau euki. (c). esapidea. NORBAIT. Norbait edo zerbait maitea izan. Pello oso estimau dauke lagunartian./ Oso estimau zeukan bizikleta zarra./ Zuek ezautukozue Sabastien, gurian bi urte kriau einddako mutilla, estimau asko eukittakua. Hil.
2. estu, estúa. (a). adjektiboa. Estrecho, -a. Bide estua dago zuenera. fiua baiño estuaua izan. esapidea. Oso pertsona estua, iharra, izan. Neska, eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (TSE Berb)
4. estu, estúa. (b). adjektiboa. Pertsona zuzenegi eta eskrupulotsuengatik esaten da. Gizon ona da baiña estuegixa bizimodu onetarako.
etenki, etenkixa. adjektiboa. (Antzuola) "Erraz eteten den zerbait. Ari etenkixa da auxe." (Lar Antz).
etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik.   Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte. Mugatuan ez.
etxéko, etxekúa. (c). izena. Kanpotik etorria izan arren familiakotzat hartzen dena.   A pesar de ser advenedizo el que es considerado de la familia. Ni zuenian beti izan naiz etxekua. etxéko eiñ. (c). esapidea. ETXEKÓTU. Etxeko bihurtu. Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu./ Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu. Sin. etxekótu. etxéko izan. (c). esapidea. Etxekoa bezala izan. Gu etxeko Kortatxokuekin, familixako. Hil. etxékotara joan. (c). esapidea. Familiara bildu. Gabonetan joaten da bakarrik etxekotara.
1. etxezulo, etxezulúa. (c). adjektiboa. Etxekoia, beti etxean sartuta dagoena.   El/la que gusta de estar siempre en casa. Ezkondu zienetik etxezulo batzuk eindda dare./ Aura beti izan da etxezulua.
eunézko, eunezkúa. (d). adjektiboa. Linu-arizko oihalekoa.   De lienzo de lino. Eunezko atorra eder bat erabiltze zeban amandriak./ Lau kamixa ta bi izera ekarri nittuan neuk e, eunezkuak. JJp. Sin. arízko.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.