Sarrera

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

Autoa eta traktorea erosi ziren baserrian gure mutikotan, 1960 aldera. Garia ereiteari laga zitzaion hiru-lau urte lehenago. Naparregoiak jotzen zuenean, sirena-hotsak entzuten ziren fabrikan sartzeko eta irteteko orduan, eta kaminoa bizikletaz eta motorrez beteta aurkitzen genuen Uberako eskolatik etxerakoan. Gauetan “Radio España de Barcelona” entzuten zen gure sukaldean, eta erdaraz euskaraz baino gehiago eta gusturago egiten genuen anai-arrebok, nahiz eta jakin horregatik gurasoen eta batez ere aitajaunaren zaratak entzun beharko genituela.

Baztertzen hasiak zeuden ordurako frantses-goldeak, areak eta burdi-zorrotzak, itzali berriak azken txondor eta karobiak. Ogi-labe gehienak ere ez ziren pizten, kaleko ogi zurixa Bolintxotik ekartzen baitzen eskolatik edo lanetik etxerakoan. Halakok honenbeste irabazten zuela Urdiñolan eta beste halakok zatixa gehixao Altos Hornosen, izaten zen nagusien bazkalorduko gonbestaziño errepikakorra.

Batere ez.
Lotura berria erantsi