txurikote

txurikote, txurikotia. izena. Hatxisak edo belarrak (marihuanak) eragindako ondoeza. Zuri-zuri eginda, oso gaizki sentitzen da sufritzen duena. "Blanco". Bedar geixegi bota zotsen tartiai eta gero danak kriston txurikotiakin Mondrauera zentrora./ Txurikotiak emon zotsan eta botaka asi zan. TXURIKOTIAK EMON. Semeari entzuna duela gutxi. Noiz edo noiz jaiotzen dira egoki sortutako berba berriak, eta poz ematen du.