Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
- Hortxe dao, ba. - Hau Ameletxebarri San Juanera juango dok. - Ameletxebarri […]… - Honbre! Egun on! - Bai, egun on! Egun edarra daok ta. - Hori zela esan dozu? - Ameletxebarri. Toponimua be bazan.
- Eta ia sartu zienian nazionalok? - Lelengo bi egunian geldi egon zittuan Bergan. Eta hirugarren egunian hasi zien mobitzen, eta lelengo enfretamentua Txarako zelaixan, hor goiko gaiñeko zelaixan, han Arrikotxo onduan, kolumna elektrikua dauan onduan, han zulo bat eindda gorrixak lau-bosten bat lagun, asko etzien izengo baiña. Askatzutik gora ixo zeban konpañiak eta han estata batetik Kiruta onduan, Amilletxebarriko zelaixan onduan ba hasi zittuan tiroka, eta han zerian, goiko zelaixan zerenok be bai. Tiraka alkarri. Orokorra Osoa Zalantza Zeharka Ikusteko AMITXEBERRI Orokorra Osoa Zalantza Zeharka Ikusteko barribarri. BERRI. Barri eta berri biak erabiltzen dira eta eratorri gehienekin gauza bera gertatzen da. Lehena mendebaldera esaten da gehiago eta bigarrena ekialdera, baina barri-k dirudi sustraituena eskualdean. Eratorri guztiak honen azpian jarri ditugu komentario 1 1. barri, barríxa. (a). adjektiboa. Nuevo, -a. bárri-bárri egon. (c). esapidea. Berria eta esperientzia gabea izan, lan baten adibidez. Ser novato; en el trabajo, por ejemplo. Oinddio barri-barri neuan da astolan guztiak neuretako izate zien./ Barri-barri zeuan bat jarri zeben nausixakin berba eitteko. barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi. Empezar de cero. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.). 2. barri, barríxa. (a). izena. Nueva, noticia. Ze barri dago Elgeta aldian?/ Eztaukau aman barririk. Ik. nobedáde. 3. barri, barríxa. (b). adjektiboa. Recién. Ogi au ein barrixa da./ Kotxe erosi barri batekin etorri da. Aditzaren atzetik. 4. barri. (b). posposizioa. Recién. Jan barri nago ta enoia baiñatzera./ Oinddio karneta etara barri zeukan. Aditzaren atzetik. 5. barri. (b). posposizioa. Acerca de (saber). Eztakitt ezer onen barri./ Anaian barri jakin zebenian segittuan artu zeben abioia.