Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Idarragagañekoan bizi naiz, Idarragagañeko lagunak ditut, Gure ama Idarragagañekoa da, Idarragagañekotik etorri naiz, Idarragagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Idarragagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Idarragagañekokua da, *Idarragagañekoatik etorri naiz, *Idarragagañekoara noa
|
---|