sartu

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

sartu. (a). da-du aditza. Entrar, meter. Sartu zaitttez barrura./ Autua barrura sartu dot. artua, babia... sartu. (b). aditza. Hazia soroan zulotxoetan sartu. Artua sartzera goiaz. Ik. eréiñ. astia edo eguna sartu. (b). esapidea. Astea edo eguna lanean igaro. Aste au be sartu dou beintzet./ Iru egun sartu najittuan uezaban komuna konpontzen. moja sartu. (b). esapidea. ABADE, FRAILLE SARTU. Moja, abade edo fraile ikastera joan. Ogei urteko neskia moja sartu da. ordu-sartzen edo orduak sartzen ibilli. Ordu-sartzen edo orduak sartzen ibilli. orduak sartu. (b). esapidea. Ordu extrak edo zor diren lan orduak egin. Len jentia ordu(ak) sartzen zebillenian dirua zarra-zarra jebillan./ Zapatu atsaldian orduak sartzera joan bia juat. ORDU-SARTZEN edo ORDUAK SARTZEN ibilli. Baita, lanean edo beste zerbaitetan ordu asko igaro, esaldi adierazkorretan. Makiña bat ordu sartutakokua dok pelotan! silla-ipurdia sartu. (d). esapidea. SILLIAI IPURDIA SARTU. Sillari ipurdi berria jarri. Zubittako Zesteruanian sartzen dittue silla-ipurdixak./ Silla orri ipurdi berrixa sartu biako jako. Baita lapiko ipurdiak edo beste edozerenak. Ik. paraguéro.
Loturak
Lotura berria erantsi