gorúetan
gorúetan. (c). adberbioa. GÓRUTAN. Hilando con rueca. Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai.