górueta
górueta, góruetia. (c). izena. GÓRUTA. Goru-lana. El trabajo de hilado con rueca. Goruetia neguan eitte zan. Azen.: gorúeta ere bai.
Ik. ardázketa, írun. Aita guria zeruetan, ama guria goruetan, behar ez dan orduetan.. esaera. GURE ANDRIA GORUETAN, BEHAR EZ DAN ORDUETAN. (Alustiza). Goruetia olgetia eta ailketia neketia. esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana gorúetan. (c). adberbioa. GÓRUTAN. Hilando con rueca. Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai.