gorábera

gorábera. 1. gorabera. (b). posposizioa. Más o menos, a pesar de. Milla pezeta gorabera naixao dot erloju ona erosi./ Zor batzuk gorabera urtian azkenian San Silbestre./ Ederki ibilli giñan, asarrealdi batzuk gorabera. gutxí gorábera. (a). GUTXÍ GORÁBERA. (a). Poco más o menos. 2. gorábera, goráberia. (b). izena. Arazoa.   Asunto, problema, diferencia. Eztakitt zeren goraberan asarretu zien./ Kontzejal ein dabenetik gorabera aundittan sartuta dago./ Euki giñuzen gorabera batzuk, baiña azkenian konpondu giñan. Batzuetan "el quid de la cuestión": Petroliua merke egon, karu egon, ortxe dago goraberia. 3. gorábera, goráberia. (c). izena. Aldea.   Diferencia. Batak irabazi, bestiak irabazi, eztago gorabera aundirik./ Gonzalez eta Aznarren artian zenbat gorabera dago ba? 4. gorábera, goráberak. (c). izena. Alteraciones, altibajos. Tomatian preziuak gorabera aundixak eukitzeittu./ Oiñ ondo dabill, baiña gorabera aundixak izateittu. 5. gorábera, goráberia. (c). izena. Gora eta behera egiten duen lursail edo bidea. Muruatik Gorbeixara dana da goraberia./ Eztot ezautu ainbeste gorabera daukan bideik./ Billarealdik Aramaixora gorabera asko dago.