góiz

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

góiz. izena. (Leintz) GOX (LEIN.). GOX (Lein.). 1. goiz. (a). adberbioa. GOX (LEIN.). Temprano. Goiz jaiki da. Ant. berándu. goiz-goiz. (a). izena. Oso goiz. Goiz-goiz jaiki biou biar. góizago. GOIZAO. 1. goizago. (d). adberbioa. Oso goiz, goizegi. Uste juat oinddio goizao dala patatia sartzeko. 2. goizago. (b). adberbioa. Gaur baiño goizago etorri zaitte. góizagoko, góizagokua. (c). izenlaguna. Normala baino lehenago etorri ohi den fruitua. Leka onek goizagokua izan bia dau oingoz loria eukitzeko./ Gari-pikua ero, goizagoko pikua dauke etxe aurrian. góizegi. (a). adberbioa. Demasiado temprano. goizetik gabera. esapidea. "Bat-batean, azkar. Goizetik gabera aberastu zan. Ordena gazteleraren kontrakoa da: de la noche a la mañana." (AAG Eibes). goizían góiz. (b). adberbioa. Oso goiz.   A primera hora de la mañana. Biar goizian goiz ebaikot bedarra. 2. goiz, góiza. (a). izena. La mañana. Goiz guztian eztau atertu./ Ezta edarra izan gaurko goiza. 3. goiz-. aurrizkia. Goizagoko zenbait fruitu izenek daraman aurrizkia. Ik. ondorengoak. goiz-gári, goiz-garíxa. (d). Maiatz-ekain aldera ebakitzen den gari mota. Lasto motzagoa izaten du. Goizgarixak bestiak baiño geixao emoten juan, baiña maietzian edurra eiñ ezkero zuan txarra. Urte baten Urrupaingo Joxek sailla galdu juan olaxe. Klem. goiz-gaztaiña, goiz-gaztaiñia. (c). izena. Lehenengo datorren gaiztaina mota. Ik. gaztáiña. goiz-keixa, goiz-keixía. (d). Azkar etortzen den gerezi mota. Goiz-keixa zurixa eta goiz-keixa gorrixa daude. Ik. kéixa. goiz-pátata, goiz-pátatia. (c). izena. Patata temprana. Goiz-patatia uda asierarako etortzen da.
Loturak
Lotura berria erantsi