ési

ési.
© Asier Sarasua
1. esi, esíxa. (c). izena. Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko Lurra leun da erpill barik lagatzeko esixa pasatze zan. Sin. nagíare. esíxa pasau. (c). du aditza. ESÍTTU. Delako tresna pasatu lurra leuntzeko. Len goldatu, aretu ta esittu eitten zan lurra./ Esixa pasau biarrian dago sobixkarra.
© Jaione Isazelaia
2. esi, esíxa. (d). izena. Itxitura.   Cercado. Ganauak esixa apurtu ta basora ies ein juen./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz. Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu. Ik. alanbradúra, eskéra, espárru, ixtúra, langadúra, latési, sasí-zierre, zerradura. esixa eiñ. (c). du aditza. Itxitura bat egin. Esixa ganorazkua ein jok Luisek. Sin. esittu.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
3. esi, esíxa. (d). izena. Makila trentzatuz eginiko egur-ehuna.   Entramado hecho de palos entrelazados. Urritz makilaz eitten dok onduen esixa. Paretak edo bereizgarriak egiteko erabili izan dira, besteak beste. Ik. burtési, trentzáu.