édarra

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

édarra, édarria. (d). izena. ERRÁDA. erráda. Ipurdia baino ahoa estuago duen ontzia, ura ekartzeko erabili ohi zena.   Herrada. Ostian eskutarako ura edarran; edarria. Ipurdira zabala ta gora estutu eitte zan. Metro erdi bat altura, ta buruan e andrakumiak eta eruateko, formia, gora estutu zela eitte zeban beian pixua zera zaintzeko. Nik betik zinka o ola ezautuittut. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. Zinkazkoak edo portzelanazkoak izan ohi ziren gehienak eta buruan eramaten ziren sorkixa (edo solkixa) bigungarritzat ipinita. Latoizko ustaiz inguratutako zurezkoak ere baziren. Ik. sórki.
Loturak
Lotura berria erantsi