bízi

bízi. 1. bizi. (a). aditza. Vivir. Ze moduz bizi aiz? Munduan nai duenak luzaruan bizi, oilluekin jaiki eta txorixekin oera. esaera. (Lar Antz). Ze ingozu ba, il arte bizi. esaera. Etsipena adierazten duen esaera (Lar Antz). bizík. (a). adberbioa. Bizirik. Aizarixa bizik arrapau giñuan./ Eztakitt oiñezkero bizik egongo dan. 2. bizi, bizíxa. (b). izena. Bizitza fisikoa, biologikoa.   La vida. Ies ein biar bizixa galduko ezpazeben./ Iñok eztaki bizixa zela sortu zan. Ik. bizimódu, bízitza. 3. bizi, bizíxa. (b). adjektiboa. Vivo, -a, espabilado, -a, dinámico, -a. Ezta neskatilla aundixa baiña bai bizixa. 4. bizi, bizíxa. (b). adjektiboa. Sake handia egiten duen pelotari esaten zaio.   Viva, tratándose de pelotas. Pelota bizixakin Atanillo nausi. Ant. motel. 5. bizi, bizíxa. (c). adjektiboa. Zorrotza. Ertz bizixa esaten zaio ertz zorrotzari. Ik. ertz.