ardátz

ardátz.
© Jaione Isazelaia
1. ardatz, ardátza. (b). izena. Eje de un carruaje o, simplemente, eje. Burdixai ardatza apurtu jako. Ik. burtárdatz.
© Jaione Isazelaia
2. ardatz, ardátza. (c). izena. Iruten ari den haria biltzeko tresna. Madariaren forma du.   Huso. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Hil./ Liñua ezaututa nao ni Eizal-en, amak gurian ardatzian, emen erretratuan dauan moduko ardatz orretan eitten zuan. JJp. Egurrezkoak, burdinazkoak, eskuz edo makinaz erabiltzekoak, eta forma ezberdinekoak izan arren, oso antzerakoak dira. Ardatzek ziri baten antza dute; alde baten punta bat kiribilatuta izaten dute haria biltzeko, eta beste aldean tope bat, biltzen den hariari eusteko. Barriketia balitza gorua eta mingaña ardatza, nere andriak egingo leuke etxia bete mataza. (d). esaera. Klem. ardatzían eiñ. (d). ARDAZKETAN EIÑ. Haria egin ardatzez. Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ da gizonak albuan jarri tta suai puxkat argi eraiñ, da ostian kosta eitten zala petroliua ta. Da suan argixakin iruten. Jjp. Ik. ardázketa.
3. ardatz, ardatza. (b). izena. Subila, ehundegian ehotako ehuna edo bilbatutako hari berria biltzeko egurra.   Eje del telar, enjulio. Telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Guk subilla esaten giñuan normal. Josu. Sin. subill. 4. ardatz, ardatza. (b). izena. (Eibar) Burdina hariztatzeko erreminta.   Macho de roscar. Orrek ardatz txikixak dira eta kontuz ez bazabiz errez apurtuko jatzuz. (SM Burdin).