álkar
Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.
álkar. (a). izenordaina. ARKAL. Elkar. Pronombre de reciprocidad Aspaldixan eztou alkar ikusi./ Arkalekin egon giñuztan atzo afaltzen. Sin. batá(k) béstia. álkar ártu. (b). esapidea. Ados jarri zerbait egiteko. Aliarse, confabularse Mutiko guztiak alkar artu zeben da andereñuai ezotsen arpegira begiratzen./ Euskaldunok alkar artzen bagenki ezkiñake modu onetan ibilliko. álkar gáldu. (c). esapidea. Batak bestea galdu. Perjudicar el uno al otro. Asarre papeladak eitten badittue be eren artian eztabe alkar galduko./ Abogautan asi zien bixak, eta azkenian alkar galdu zeben. Abogauak dana jan zotsen bai batai tta bai bestiai. alkar ikusi eziñ. 1. alkar ikusi eziñ. (c). du aditza. Gorrotoa izan, ikusiezina izan. Guk gauza bat jaukau txarra: bista ona ta alkar ikusi eziñ. 2. alkar ikusi eziñ, alkar ikusi eziña. (c). izena. Elkarrenganako amorrua, inbidia edo gorrotoa. Envidia, animadversión u odio recíproco.
Auzotan alkar ikusi eziñak ugari izaten die. ALKAR ILL, ALKAR JO, etab.