áide

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

1. áide. 1. áide, áidia. (c). izena. Haize apurra.   Aire, airecillo. Aide ederra egoten da Elgetako arkupian./ Zabalduizu bentania aide puxkat sartu deiñ. Testuinguru honetan aize entzuten da normalean, baina baita aide ere adinekoek. 2. áide, áidia. (b). izena. Airean dagoenaz esan ohi da. Lekuzko kasuetan gehienbat. Zezeagak aidia kendu jotsak Ladutxeri eta or irabazi juek partidua. Airez jotzen ez diola utzi, alegia. áidian. (b). ÁIDIAN, ÁIDETIK, ÁIDERA. En el aire, desde el aire, al aire. Aidian dago puxikia./ Aidetik ikusten da onduen Donostia./ Aidera bota zotsan tirua txorixai. áidian bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bialdu. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. áidian eiñ. (b). esapidea. AIDIAN ETARA, AIDIAN IRABAZI. Erraz egin, atera, irabazi. Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai. billúrrez áidian. (b). Oso beldurtuta. Billurrez aidian egon giñan goizaldera agertu zan arte. 3. áide, áidia. (d). izena. Adorea, kemena.   Animo vital. Zuk eztakitt, baiña nik beintzat eztaukat aide aundi-aundirik./ Oin baiño aide geixao ezpadaukat, enaiz etorriko. Ezezko esaldietan entzun ohi da batik bat: Aide aundirik euki ez, edota, nik paiño aide obia eukiko al dau, eta honelakoetan. Sin. adóre, ánimo. 4. áide, áidia. (c). izena. Antza; agian ez antz handia baina bai halako zer bat.   Cierto parecido, cierto aire. Neri beti esan doste daukatela aittan aidia./ Nik eneuke esango antza daukazuenik baiña bai alako aide bat. 5. áide!. (b). interjekzioa. Alde! Fuera!   Largaos! Aide emendik, mutikuak! Aide danok kalera! Alde! edo alde emendik! entzuten da gaur gehiago. aide, aide, malaide!. esapidea. "Norbait bidali edo kanpora botatzen denean esaten da." (Lar Antz).
Loturak
Lotura berria erantsi