Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
júnta. 1. júnta, júntia. (a). izena. Batzarra.   Reunión. Gaur juntia dago beratzittan. juntako egon. (c). Zuzendaritzako kide izan. Bergako presidente nitzela juntako ninguen Donostien eta ba irurogetamaseixan neu nonbrau nindduen Gipuzkuako presidente. (AA ArrasEus, 230. o.).
© Anaje Narbaiza
2. júnta, júntia. (c). izena. Etxeko egituraren elementu ezberdinak (posteak eta frontalak, adibidez) bat egiten duten lekua. Zeattik amen eingok juntia, or erdixan. Sebas. Batzuetan, zuhaitzaren adarrak irteten diren tokiari ere horrela esaten zaie. Sin. lázo.
juntúra, junturía. (c). izena. Bi gorputz-atal edo tresna-pieza elkartzen diren lekua.   Punto de uníón de dos partes. Umedade onek gorputzeko juntura guztiak soortzen dittu./ Bi tubuen junturan egongo da jarixua. Gorputzeko artikulazioez esaten da sarri. komentario 1
jurámentu, jurámentua. (c). izena. Juramento. Kastillanuen zera ba, juramentua ta zera ta. Don. juramentuka. (c). adberbioa. Biraoka. Sin. maldizíñoka.
juráu. (a). du aditza. Jurar.
júrgu, jurgúa. (d). izena. Bi lursailen artean uzten den zirrindara.   Franja estrecha que se deja entre dos campos (de labradío, generalmente). Baiña ze goldaketa ein ddok? Jurgua ta dana labrau dok eta! (behin aita-zanak neuri esana)./ Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ da gero an eskeria sortzen da, zikiña. Don. komentario 1
jústu. 1. justu. (a). adberbioa. Ozta.   Justamente, por poco. Justu aprobau dot. jústu-jústu. 1. justu-justu. (a). adberbioa. Oso gutxigatik. Justu-justu aillegau jat dirua. justúan. (a). adberbioa. JÚSTU-JUSTUAN. Gutxigatik. Justuan arrapau neban trena. 2. justu-justu. (a). adberbioa. Zehatz-mehatz. Gauza guztiak justu-justu ein biar izeten die aren etxian. Ik. ózta-ózta. jústu-justúko bérbak. (c). esapidea. Ezinbesteko hitzak bakarrik. Bi pertsonak haserre daudenean edo konfiantzarik ez dutenean egiten dutena.   El mínimo de palabras. Alkarrekin gabizek lanian baiña justu-justuko berbak eitte jostak bakarrik./ Anai-arrebak izan arren justu-justuko berbak eingo jotsek alkarri. 2. justu, justúa. (d). adjektiboa. Justo, -a, recto, -a. Gure aitta justua zan, da geuk pe al zan onduen eitten gontsan, baiña periodikua aaztu Osintxun-da juten bagiñan... Hil.
justúleuri, justúleurixa. (c). izena. (Oñati) "La lluvia de tronada (breve)." (Izag Oñ).
jústuri, jústurixa. izena. (Oñati) FUSTURI (ARAM.). Trumoia. "Jústuixak be badiardu: el trueno;" "jústurixak jo dau: ha tronado." (Izag Oñ)./ Fusturixek datoz, eurixe eingo rau. (Orm Aram).
justútu. (c). da aditza. Estutu, zaildu. Aspaldixan asko justutu da bizimodua. Gutxi erabilia.
juzgáu. 1. juzgau. (a). du aditza. Juzgar. 2. juzgáu, juzgáua. (a). izena. Juzgado. Goiko Plazan dago juzgaua.
júzgu, juzgúa. (d). izena. Iritzia. Arek laster emongo dau bere juzgua. júzgu txárrak éindda égon. (c). esapidea. Susmo txarrak hartuta egon.   Estar lleno de recelos. Juzgu txarrak eindda egotia? Ba, batek gauza bat esan eta beste bat ete dan pentsatzen egotia. Klem./ Dirua falta izaten zuan etxian da etxekoandrioi kriadia ete zan, juzgu txarrak eindda jeuan, da azkenian zera, gizona, etxeko nausixoi, lapurra. Gaur egun errezelu txarrak eindda egon entzunagoa. Ik. errézelu, -o.