Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
segúru
semetzáko
semetzáko, semetzakúa. (d). izena. Seme-ordea, semetzat hartua. Don.
semíllara, semíllaria. (c). izena. Mintegi itxia. Negu-udaberri aldera ortuari haziak ereiteko erabiltzen den porlanezko itxitura kristalez estalia.   Semillero de hortalizas. Urtero artzen dou semillaran tomate eta pipar-landaria. Gurean hala deitzen zaio, baina zenbait etxetan azitoki. Basoko arbolak hartzekoari mintei edo muntei.
semínaixo.
© Ezezaguna
1. Semínaixua. (a). izen propioa. UNED. Bergarako Seminarioa. Seminaixuan dare ikastolia ta UNED.
2. semínaixua. (b). izena. Apaizgaitegia.   Seminario. Ni seminaixuan egondakua naiz.
sémola, sémolia. (d). izena. Sémola de trigo. Baiak lelengo zai-zabala botatzen eban, urrengo birriña, ta urrengo semolia. Semolia esaten jakon, pikorra. Semolia da gari-pikorra, ori dendatan saltzen zan zopia eitteko. “Sopa de semola”. Aniz.
sen, sena. (d). izena. Instintoa, animaliena batik bat. Umiak ezkutatzia da katuan sena. senera etorri. (c). esapidea. (Bere) onera etorri. senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).