Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arráixo
arrano zuri
arrano zuri. Neophron percnopterus. Alimoche. (SB Eibetno).
arránopola!. (d). interjekzioa. Arraioa! Umeei batik bat esan ohi zitzaien espresioa, haserre antzean.   Expresión de reprimenda, enfado (suave) similar a un "mecachis!". Arranopola! zeiñek busti dau lurra?/ Baiña, baiña, erropa guztiak lurrian, arranopola!. Gaur oso galdua, adinekoek ondo gogoan badute ere. Ik. arráixuak ezpaittuan!, arráixo!. arráno polatúa!. (d). Arránopola eta arráno polatúa, biak entzun ohi zituela dio gure amak, zentzu berdinarekin. Erreparatu azentuan.
arránpalo. 1. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. Demontrea, demonioa. Baldekara esnia bota jostak. Txal arranpalua! Gutxi entzuna. 2. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. (Oñati) "Que divulga los defectos que sorprende, difamador. Es más que agozabal." (Izag Oñ).
arrantxéro, arrantxerúa. (c). izena. Arrantxoa prestatzen duena. Basoan lanean jarduterakoan, soldaduskan, etab.   Ranchero, el que cocina el rancho. Ikazgiñan genbitzenian nere anaiak eitte juan arrantxero.
árrantxo, -u, árrantxua. (c). izena. Basoan gizon-taldea lanean aritzean, soldaduxkan, eta halako lekuetan prestatzen den otordua.   Rancho. Soldaduxkan gutxittan joaten giñuztan arrantxua jatera.
arrántza. (b). du izena. Astoaren orroa. Baita, negar zaratatsuak.   Rebuzno. También los llantos fuertes. Zuen astuan arrantzak guretik entzuten die. ARRÁNTZA EI
arrántzaka. (b). adberbioa. Rebuznando, llorando clamorosamente. Aura zuan kuadrua: ume guztiak batera arrantzaka. astua arrantzaka baiño gaizkixao kantatzen dok. esapidea. Oso gaizki kantatzen dok. Inoiz entzun ohi den esaldia.