Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zor, zórra. (a). izena. Deuda. Taillerrakin zorrak ein zittuan./ Kriston zorrak dauzka bankuakin. Pluralean, batik bat. Ik. s/zórrei olixúa. Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. esaera. (Lar Antz). Zor zarra, zor txarra. esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra. zorrak bardinddu. (c). esapidea. Zorrak ordaindu. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak. zorrían erosi. (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan. Sin. apuntera erosi.
zorábixo, zorábixua. (d). izena. Zorabioa.   Mareo. Zorabixua erabiltze zan len; mariua; antzerakua beintzet. Zorabixua daukat, ero. Klem./ Zorabixua ein jako mezetan. Orain MARIO edo ONDOEZ esan ohi da. Ik. mário, ondóez.
zoragárri. 1. zoragarri, zoragarríxa. (b). adjektiboa. Oso ona.   Muy bueno, -a, encantador, -a. Egualdi zoragarrixa ein zeban atzo./ Persona zoragarrixa zan. 2. zoragarri. (b). adberbioa. Oso ongi. Zoragarri pasau giñuan Ansón.
zorakári.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
1. zorakari, zorakaríxa. (d). izena. . lolium tremulentum. Iraka.   Cizaña. Reigrasaren tankerakoa. Irinari gusto txarra ematen dio. Batzuek buru handiagoa omen dute eta beste batzuek txikiagoa. Txikiagodunari ANSUATEGI BEDARRA deitzen omen zaio, eta hau zelaietan egoten omen da. Etim.: zora+gari, ziurrenik. Sin. iráka.
2. zorakari, zorakaríxa. (d). adjektiboa. Ixturetatik ihes egiten zalea den behi sorgin eta lapurra.   Vaca aficionada a escapar de los cercados. Euki giñuan bei zorakari bat, beti sagar artera iges eitte zoskuna./ Zorakarixa dok e, bialtzen dok bos bei batera, da jeneral bei formalak alkarrekin ibiltzeittuk larrian, baiña bat baldin bada kuadrillan gustatzen etxakona, aura juten dok ola begira, an arrapau ero bestia, da ari zorakarixa. Sorgiña ero zorakarixa. Don. Arantzazu Mendian ardia da nagusi, eta bitxia da hango ikuspuntu kontrajarria: "Se dice de la oveja acostumbrada a entrar en los cercados." (Izag Oñ).
zorakeríxa, zorakerixía. (b). izena. Locura, insensatez. Makiña bat zorakerixa einddakuak ga.