Hiztegia
motróillo, motroillúa. (c). izena. Pila nahasia edo korapilatua. Revoltijo, montón desordenado. Ikastolatik umiak motroilluan urtetzen dabe./ Nik lagatako sokak lurrian zeuzkan motroillo bat eindda.
motroillótu. (d). da-du aditza. Motroillo bihurtu. Hacer(se) un revoltijo. Mantak, izarak, erropak danak lurrian zeuzkan motroillotuta.
motúra, moturía. (d). izena. Errotariak laborea ehotzeagatik bereganatzen duen irin partea, % 10a, normalean. Pago por la molienda. Errotarixak moturia kentzen juan, da zorrua arintxuaua etxerakuan. MOTURIA KENDU, beraz. Sin. laka.
motxáilla, motxaillía. (d). izena. (Eibar) Gitano en Osintxu, Eibar y alrededores. Motxaillia ta asko izeten zan emen. Guk áretxekin ikasi giñuan erderaz. Mertz.
motxárda. 1. motxarda, motxardía. (c). adjektiboa. Neskatilla bizi eta bihurriengatik esan ohi da. Dícese de las niñas revoltosas y de carácter. Nungua da neskatilla motxarda belendriñ au? 2. motxarda, motxardia. izena. "Oveja muy corta y rechoncha. Animal resistente al frio, nieve... Mujer de poca estatura y mal aspecto." (Izag Oñ).
3. motxarda, motxardia. izena. "Egurrezko pintza modukoak, gaztainak koskol eta guzti batzeko. Motxardia seittuan itte zan gaztaiña adar batekiñ." (Lar Antz). Sin. mórdaza.