Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
uxuxuan
xélebre
xélebre, xélebria. (c). adjektiboa. Pertsona arraro edo bereziez esan ohi da. Zentzu despektiboa du. ZELEBRE, ostera, barre eragiten duena da, grazia handia duena.   Persona rara, especial. Tiene matiz despectivo. Pako xelebre samarra izan zan bere denpora guztian. Etzeban ardaorik eraten, animia beltzitzen zebala ta. Ik. zélebre.
xémeiko, xémeikua. (d). izena. XEMEI, XEMEKO, SEMEKO. Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa. Ezek ezaban balio ta. Patatiakin kiluakin txakurraundixa ta iru xemeiko. Mertz./ Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Mertz./ Nere kotxiak eztau xemekorik balio. Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan. Ik. lámaiko, láuziko.
xepa. Ik. zepa.
xestra, xestria. (d). izena. Istilua, apostua, sesioa, droga. Beti xestra bila zebilen drogoso bat zuan. Gutxi erabilia. Sin. dróga.
xestroso, xestrosua. (d). adjektiboa. XESTRERO. Istiluzalea, apostuzalea, drogosoa. Sin. drogóso.
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas.  " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.