Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erramu
errebezkára
errebezkára, errebezkaría. (d). izena. Ezkerraldetik datorren pelotari aldrebeska eskuinez emandako kolpea, eta alderantziz. Baita, era horretara emandako belarrondokoa edo zartada.   Golpe con el revés. Egundoko errebezkaria jo juan zabalera./ Ixilik egon ari errebezkara bat artu nai ezpok. Ik. errébezka.
errebídau. (d). du aditza. Harri handi bat edo objektu astun bat mugitu handik eta hemendik bultza eginez.   Mover o cambiar de posición un objeto pesado empujándolo alternativamente; revirar. Traban zeuan arri aundi aura alde batetik bestera errebidauaz kostata kendu giñuan bidetik.
errebíttau, errebittáua. (d). adjektiboa. Ezpain bueltatuengatik bakarrik entzun dut.   Revirado. Sólo lo he oído decir de los labios revirados. Gerra denporan gurian egon zuan teniente zittal bat. Jenixo bat bajaukan jenixo bat, ezpan errebittau arekin... Klem./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Jenio txarraren ezaugarri omen dira ezpan errebittauak.
errébuelta, errébueltia. (b). izena. Errepideko bihurgunea.   Curva de camino. Irugarren errebueltan jo dau baztarra./ Or pasau da abixada baten, errebueltia artu ezindda. Ik. bidébuelta.