Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zumáka
zurgólda
zurgólda, zurgoldía. (d). izena. Zurezko golda, burdinazkoa punta bakarrik duena. Zurgoldia. Auxe bakarrik burdiñia. Egur aundi bat, ona gora eskulekua, au kertena ta au partikia. Don. ZURGOLDAPUNTA (reja del arado) etxean dutela esan du. Lanean ez duela ezagutu, esegita baizik. Ik. frantzes-gólda, golda áundi.
zúri. 1. zuri, zuríxa. (a). adjektiboa. Blanco, -a. Ik. edúrra zúri. zúri pintau. (b). Pintar de blanco. Etxia zuri pintau dabe. 2. zuri, zuríxa. (a). adjektiboa. Pálido, -a. Kolore zurixa daukazu. zúri-zúri járri. (b). esapidea. Ponerse pálido. Ikusi zaittuanian zuri-zuri jarri da. 3. zuri, zuríxa. (c). adjektiboa. Lanerako nagia, alperra.   Poco aficionado al trabajo. Korbatia eta trajia bai, baiña lanian zurixaua da, zurixaua... BLANKO ere esaten da Eibar aldean: Arro dotoria, baiña blanko bizi guztian. (AAG Eibes). Ik. alper, nagi. 4. zuri, zuríxa. (c). adjektiboa. Faltsua. 5. zuri, zuríxa. (d). izena. Enborraren azalaren eta bihotzaren artean geratzen den geruza, balio ez duena. Egurran defetuak die bat ori, gizenakin eittia. Au bada tablia, baztarrian olako zer bat zurixa esate akona, gizena. Martin. Sin. kostánera, laka, gizen. 6. zuri, zuríxa. izena. (Eibar) lactarius vellereus. Lactario aterciopelado (perretxikua). (SB Eibetno).
zuríka, zurikía. (d). adjektiboa. ZURIXKA. Zurixka.   Blancuzco, -a. Uso-tortolia baiño zurikiaua dok etxe-usua. Zurixka entzuten da orain, baina adinekoen artean nahiko normala da zurika. Ik. orika.
zurikeríxa, zurikerixía. (c). izena. Adulación, zalamería. Zurikerixan ibilliko jatzu nai dabena konsegidu arte.