Hiztegia
zur-zintzel, zur-zintzela. (d). izena. Egurra fin landu aurretik arbasteko, hau da, handiena kentzeko erabiltzen den erreminta. Formón. Sin. formóe, trintxa.
zúraje. 1. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxe baten zurezko materiala. [Etxegintzarako] egur pilla bat eitten zanian, egurra ingaratuta (sic) dauku, zurajia ingaratuta dauku. Don.
2. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxearen armazoia. Zurez osatutako egitura. Zurajia modu askotara ein bihar izaten da, hasi lenengo plantan. Atiai kargaderuan egurra, eta gero andik gora bie dana... Don. Sin. armazóe, -oi, eskéleto.