Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zótal
zubill
zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.
zubitesi, zubitesixa. izena. XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi.
zúek. (a). izenordaina. Vosotros.
zúka. (b). adberbioa. Con tratamiento de ZU. Eztot jakitten abadiakin zuka ala berorika eiñ.
zúku. 1. zuku, zukúa. (c). izena. Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai. Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp. 2. zuku, zukúa. (d). izena. Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana. Ik. zukutu.
zukúrutz, zukurútza. (d). izena. Pavor, pánico. Ilgo dabela amenazau dabe. Ori da zukurutza sartu dotsena. ZUKURUTZA SARTU jaso dugu bakarrik. Hasierako ZU hori IZU izan daiteke. Ik. zurkatx.
zukútu. 1. zukutu. (c). da aditza. Desintegrarse las patatas en el puchero. Zenbaitt patata klase zukutu eitten da lapikuan./ Batzui patatak zukututa gustatze jakue. Patatei buruz entzun izan da. 2. zukutu. (d). du aditza. Zukua egin, txerriendako erremolatxa egosia deseginda, adibidez.   Hacer una masa o una especie de puré. Zukutu zapaltziai be esate jakok; baiña zukutu masa bat eittia be bai. Zukua, aintxiñan, erromalatxia egosten zanian da, zaixakin zukutu; zukua zuan gero txarrixai emoteko ero; egosi lelengo ta gero eskuakin zukutu, zaixakin naastu ta txarrixandako zukua. Klem. 3. zukutu. (d). du aditza. Mahatsa edo sagarra dolarean zapaldu ardoa edo sagardoa egiteko.   Prensar la uva. Ankekin ero eskubara buruakin ero zeozekin puxkat zukutu geo prensiakin artzeko obeto. Don. MAATSA ZAPALDU esan ohi da gehiago mahatsaz. Irudizko zentzuan ere bai: Arbolia jausi jakon eta ixa zukutu zeban.